Gazte 1+ez plataformak webgunea du
Oarsoaldeako Gazte 1+ez plataformak webgunea atera du, eta bertan ekimen guztiei buruzko informazioa eta xehetasunak emango dituzte. Hala, argazki galeriak eta bideoak topatu ahal izango dira. Bideoen kasuan, uztailaren 18ra arteko bideoetan albistegie...
Oarsoaldeako Gazte 1+ez plataformak webgunea atera du, eta bertan ekimen guztiei buruzko informazioa eta xehetasunak emango dituzte. Hala, argazki galeriak eta bideoak topatu ahal izango dira. Bideoen kasuan, uztailaren 18ra arteko bideoetan albistegietan diotena eta euskal gazteen errealitateari buruz duten ikuspuntua alderatuko dituzte.
Webguneaz gain, sare sozialetara ere atera da plataforma, eta Facebook, Twitter eta Tuenti-n aurki daiteke. Hala, herritar guztiak eurekin bat egitera animatu dituzte.

