AIACi demanda jartzear da Jaurlaritza, kontratua ez betetzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentuan AIACen kontrako demanda prestatzen ari dira. AIAC inbertsio talde estatubatuarrak Ramon Vizcaino enpresa erosi zuen, eta langileek salatu zutenez, “hiltzen utzi zuen”. Demandan jasoko dutenez, &#...
Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentuan AIACen kontrako demanda prestatzen ari dira. AIAC inbertsio talde estatubatuarrak Ramon Vizcaino enpresa erosi zuen, eta langileek salatu zutenez, “hiltzen utzi zuen”. Demandan jasoko dutenez, “AIACek, ustez, ez zuen enpresa erosteko sinatutako kontratua bete”.
Ramon Vizcainoko langile ohiek, bestalde, aukerak bilatzen jarraitzen dute. Batzuek enpresa bat sortu dute (Green Frio), eta beste batzuk bide bera jarraitzekotan daude: “Enpresa ixteak merkatu handia ireki du”.

