Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Musikagileak bandarako konpositoreentzako lehiaketa antolatu dute lehen aldiz

Musika konpositoreek euren lanak ezagutzera emateko aukera bikaina izango dute Musikagileak Nazioarteko I. Bandarako Musika Konposizio Sariketaren bidez. Lehiaketa irekia izango da, eta irabazleak egindako lana datorren urteko Musikasten estreinatuko dute. Lehiaketa hainbat erakunderen elkarlanaren arteko emaitza izan da: EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa eta erakunde publikoak (udala, aldundia eta Jaurlaritza). Hain zuzen, gaur izan dira aurkezpenean erakundeetako ordezkari batzuk. Josu Mitxelena EMKEko bandako zuzendariak azaldu duenez, bandan sortu zen ideia, eta handik Eresbilengana jo zuten ideia garatu eta martxan jarri ahal izateko. Mitxelenaren arabera, musika herriarenagana eramateko lehen urratsa direla bandak, eta horiek “suspertu eta indartu” egin behar direla, eta horretarako obra berriak behar dituztela. Euskal Herrian dagoen konposizio berrien hutsunea betetzeko lehiaketa garrantzitsua izango dela iritzi dio, eta bide batez, musikari berriek euren lana ezagutzera emateko. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak ere ildo horri jarraitu dio, eta esan du, bandaren errepertorioa handitu beharra dagoela. Izan ere, egungo bandek batik bat XX. mende hasieran konposatutako abestiak jotzen dituztela azaldu du, eta beranduegi bada ere, egitasmo horren bidez kopurua eta maila ere handitzera iritsiko direla uste du. Bestalde, ekimen horretan izan den elkarlana ere garrantzitsutzat jo du Eresbileko zuzendariak. Itziar Bilbao SGAEko ordezkariak ere parte hartu du [...]

admin
Bidasoa
2011/06/17

Musika konpositoreek euren lanak ezagutzera emateko aukera bikaina izango dute Musikagileak Nazioarteko I. Bandarako Musika Konposizio Sariketaren bidez. Lehiaketa irekia izango da, eta irabazleak egindako lana datorren urteko Musikasten estreinatuko dute.

Lehiaketa hainbat erakunderen elkarlanaren arteko emaitza izan da: EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa eta erakunde publikoak (udala, aldundia eta Jaurlaritza). Hain zuzen, gaur izan dira aurkezpenean erakundeetako ordezkari batzuk.

Josu Mitxelena EMKEko bandako zuzendariak azaldu duenez, bandan sortu zen ideia, eta handik Eresbilengana jo zuten ideia garatu eta martxan jarri ahal izateko. Mitxelenaren arabera, musika herriarenagana eramateko lehen urratsa direla bandak, eta horiek “suspertu eta indartu” egin behar direla, eta horretarako obra berriak behar dituztela. Euskal Herrian dagoen konposizio berrien hutsunea betetzeko lehiaketa garrantzitsua izango dela iritzi dio, eta bide batez, musikari berriek euren lana ezagutzera emateko.

Jon Bagues Eresbileko zuzendariak ere ildo horri jarraitu dio, eta esan du, bandaren errepertorioa handitu beharra dagoela. Izan ere, egungo bandek batik bat XX. mende hasieran konposatutako abestiak jotzen dituztela azaldu du, eta beranduegi bada ere, egitasmo horren bidez kopurua eta maila ere handitzera iritsiko direla uste du. Bestalde, ekimen horretan izan den elkarlana ere garrantzitsutzat jo du Eresbileko zuzendariak.

Itziar Bilbao SGAEko ordezkariak ere parte hartu du aurkezpenean, eta bandek musika klasikoa jendartera zabaltzeko egiten duten lana nabarmendu du, eurek direlako halako musika entzutera bultzatzeko lehen urratsa.

Oinarriak
Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketa irekia izango da, eta nazioarte mailako autoreek parte hartuko duten arren, euskal konpositoreak ere kontuan izango dituztela. Hala, euskal lanik onenarentzako ere saria izango dela zehaztu dute.

Gaiari dagokionez ere irekia izango dela esan dute, baina hori bai, zein musika tresnei zuzenduta egongo den erabakitzea zaila izaten denez, Errenteriako Musika Bandaren instrumentazioa jarri dute oinarrian. Lanek gutxienez, 10 minutu iraun beharko dutela azaldu dute, eta gehienez 15. Horiek azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Edonola ere, oinarri guztiak Musikagileak lehiaketaren webgunean topa daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.