Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eduardo Aseginolaza: “Gutxi, baina egin genuen. Orduan gutxi hori asko zen”

Frankismoaren ondoren, eta 1979ra arte udaletan izan ziren gestoren atzetik, Eduardo Aseginolaza (Idiazabal, 1942) izan zen Pasaiako lehen alkatea, 1979tik 1983ra. Herri Batasuna (HB) alderdiarekin iritsi zen agintera: orduan Pasaiako Udalbatzak zituen 21 zinegotzietatik zortzi izan ziren HBkoak, sei EAJkoak, lau PSOEkoak, eta hiru Euskadiko Ezkerrakoak. Trintxerpen bizi da egun Aseginolaza. Hiru urte dira erretiroa hartu zuela, eta bilobarekin gora eta behera ibiltzen den aitona horietakoa da. 1979tik 1983ra izan zinen Pasaiako alkate. Baina nola aurkeztu zinen alkate izateko? Herriko koadrilan hasi ziren esaten zerrendetarako jendean behar zutela. Pasaiako zerrendetan saiatzen dira barruti guztietako ordezkariak izaten lehen postuetan, lau barrutiek, zinegotzi bidez, udalean tokia izan dezaten. Orduan, gainera, Trintxerpen ez zegoen euskaraz zekien jende asko, eta ni izendatu ninduten alkate izateko hautagai bezala. Larunbatean izendatu zituzten alkate berriak. Zuk nola gogoratzen duzu zure izendapena? Ez zen aparteko ezer gertatu. Hauteskundeak 1979ko martxoan izan ziren, eta Udalbatza apirilean osatu zen. Orduan ez zegoen zeinegotzien artean egun dagoen tentsioa. Alderdi guztien arteko giroa hobea zen. Nahiko normal joan zen dena, baina hori bai, herritar asko izan ziren kargu-hartze ekitaldian. Ondoren bazkaria egin genuela gogoan dut. Dena egiteko al zegoen orduan Pasaian? Orduko egoera zaila zen. Aurretik gestora izenekoa izan zen lanean, eta [...]

admin
Bidasoa
2011/06/17

Frankismoaren ondoren, eta 1979ra arte udaletan izan ziren gestoren atzetik, Eduardo Aseginolaza (Idiazabal, 1942) izan zen Pasaiako lehen alkatea, 1979tik 1983ra. Herri Batasuna (HB) alderdiarekin iritsi zen agintera: orduan Pasaiako Udalbatzak zituen 21 zinegotzietatik zortzi izan ziren HBkoak, sei EAJkoak, lau PSOEkoak, eta hiru Euskadiko Ezkerrakoak.
Trintxerpen bizi da egun Aseginolaza. Hiru urte dira erretiroa hartu zuela, eta bilobarekin gora eta behera ibiltzen den aitona horietakoa da.
1979tik 1983ra izan zinen Pasaiako alkate. Baina nola aurkeztu zinen alkate izateko?
Herriko koadrilan hasi ziren esaten zerrendetarako jendean behar zutela. Pasaiako zerrendetan saiatzen dira barruti guztietako ordezkariak izaten lehen postuetan, lau barrutiek, zinegotzi bidez, udalean tokia izan dezaten. Orduan, gainera, Trintxerpen ez zegoen euskaraz zekien jende asko, eta ni izendatu ninduten alkate izateko hautagai bezala.
Larunbatean izendatu zituzten alkate berriak. Zuk nola gogoratzen duzu zure izendapena?
Ez zen aparteko ezer gertatu. Hauteskundeak 1979ko martxoan izan ziren, eta Udalbatza apirilean osatu zen. Orduan ez zegoen zeinegotzien artean egun dagoen tentsioa. Alderdi guztien arteko giroa hobea zen. Nahiko normal joan zen dena, baina hori bai, herritar asko izan ziren kargu-hartze ekitaldian. Ondoren bazkaria egin genuela gogoan dut.
Dena egiteko al zegoen orduan Pasaian?
Orduko egoera zaila zen. Aurretik gestora izenekoa izan zen lanean, eta barrutien egoera nekeza zela onartu behar dut. Nahiko abandonatuta zegoen dena. Trintxerpen, esaterako, espaloirik gabeko kaleak zeuden… Baina egiteko gauzak izan arren, ez zegoen ia dirurik. Aurreko urtean onartutako aurrekontuarekin lanean hasi ginen gu: 96 milioi pezetakoa zen. Udaleko langileak 46 bat ziren, udaltzainen, garbitzaileen eta bestelako langileen artean, beraz, langileen soldatak ordaindu eta gero ez zegoen bestelako lanetarako soberakin handirik. Baina Gipuzkoako Foru Aldunditik-eta diru laguntzak ematen hasi ziren, eta hasi ginen pixkanaka-pixkanaka martxan. Pasaiako lau barrutietan zer edo zer egin genuen. Gutxi, baina egin genuen. Orduan gutxi hori asko zen, ez baitzegoen ia ezer egina.
Lau urte alkatetzan. Buruhauste asko izan al zenituzten?
Ni lanbidez mekanikaria naiz. Alkate izateko, nire ustez, ekonomista eta abokatu izan beharra dago. Hala ere, ez genituen arazoak izan alde horretatik, baina ikusi genuen guk baino gehixeago zekien pertsona bat behar genuela. Nekatu? Ez, ez. Ez nintzen alkate izateaz nekatu, baina beharrak bagenituen.
1983an EAJ sartu zen udalean…
… eta EAJren barruko zatiketaren ondorioz EA sortu zen legegintzaldi horretan. Roberto Lopez de Etxezarreta jarri zen alkate, eta gauzak beste modu batera egiten hasi ziren.
1979tik egun arte, asko aldatu al da Pasaia?
Bai, asko, eta onera gainera. Hobeto egon daitekeela? Zalantzarik ez dago. Portuaren eta kaiko Herreraren ingurua txukuntzeko garaia dela uste dut. Baina hori ez da Pasaiako Udalaren errua, goikoena baizik.
Trintxerpen bizi zara, eta bertako hainbat saltsatan zaude sartuta.
Militantzia alorra pixka bat aparte utzi dudan arren, Trintxer elkarteko presidentea naiz. Elkartetak 23 urte ditu eta 25 urte betetzen dituenean uzteko asmoa dut. Gazteek egin behar dute lana, eta horretarako prest daude gainera.
Zein aholku emango zenioke Pasaiako alkate berriari?
Pertsonalki ez dut ezagutzen oraindik. Lasai-lasai, estutu gabe egin dezala lan. Zortzi zinegotzi ditu Bilduk, eta horrek lasaitasuna ematen du. Herritarrak kontuan hartzeko esango nioke, eta herritarren iritziak kontuan hartuta erabakiak hartzeko.
Izaten al zara, zu alkate izan zinenean, alboan izan zenituen beste zinegotziekin?

Eduardo Aseginolaza

Eduardo Aseginolaza


Bai, noizean behin biltzen gara. Harreman ona dut orduko zinegotziekin, baita ondoren etorri zirenekin ere.
1983an, alkate izatetik, berriz ere tailerrera…
Gustura gainera. Nire lanbidea zen, eta gustura itzuli nintzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.