Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bihar hasiko dute San Miguel Liga Oarso Bidasoko traineruek

admin
Hondarribia
2011/06/17
Bihar hasiko dute Traineru Kluben Elkartearen (TKE) San Miguel Liga, Bordelen, San Juanek, San Pedrok eta Hondarribik. Erakustaldi estropada izango da biharkoa (17:00etan), eta etzi, eremu berean, ligako lehen puntuak banatuko dituzte eguerditik aurrera. Hemeretzi estropada puntuagarri izango ditu aurten ligak. Iazkoa hobetu nahi dute Oarso Bidasoko traineruek. Izan ere, iaz, denboraldi ona –San Miguel Liga, Kontxa eta txapelketak kontuan hartuta– egin zuten San Juan, Libia eta Ama Guadalupekoa ontziek. San Miguel Ligan, hirugarren izan ziren arrosak, zortzigarren moreak eta bederatzigarren berdeak. Hala, hirurek iazkoa hobetzea dute helburu, eta horretarako indartu dituzte taldeak. Oso zaila izango dute hori egitea, beste bederatzi taldeak ere indartsuak direlako. Oarso Bidasoko hiru traineruetan bajak eta fitxaketak izan dira. Liga hasi aurretik egin dituzten jaitsieretan eta banderetan izan dituzten emaitzak sasoia itxaropenez hasteko modukoak dira, horrek esan nahi du koadrilak osatzerakoan asmatzen ari direla. Hiru estropada San Miguel Ligaren barruan bi estropada egingo dituzte Pasaian, eta beste bat Hondarribian. San Pedrok antolatuko du Pasaiako badian Pasaiako Portu Berriaren Bandera, uztailaren 23an (18:00etan). Abuztuaren 20an, berriz, Hondarribiko XXIV Ikurrina-Mapfre Saria izango dute jokoan 18:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, abuztuaren 21ean, II. Iberdrola Bandera lehiatuko da, San Juanek antolatuta, 12:00etatik aurrera. Estropada horiek egiten direnerako jakingo da nola dabiltzan Oarso Bidasoko hiru traineruak, eta horrenbestez, bakoitzak zeren alde borrokatuko duen garbi izango dute. Ohikoa denez, ikusgarriak izango dira Pasaian eta Hondarribian egingo diren estropada horiek. KAE2 Liga, bihar San Miguel Liga bezala, bihar hasiko da Kantauriko Arraun Elkarteen bigarren liga, KAE2 Liga. Asturiasen (Luancon), 17:00etan izango da estropada hori. KAE2 Ligan Oarsoaldeko hiru ordezkari izango dira: Errenteria-Oreretako Hibaika, eta Pasaiako Trintxerpe-Illunbe eta San Pedro B. KAE1 Liga eta Emakumeen Liga hilaren 25ean hasiko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.