Atzo sexu erasoa izan zela salatu du Bilgune Feministak
Irungo Bilgune Feministak salatu du sexu erasoa jasan zuela emakume batek atzo, 07:00etan, lanera zihoala. Virgen Milagrosa kaleko zaharren egoitzan lan egiten du emakumeak, eta erasoa inguru horretan izan zela argitu dute Bilgune Feministako kideek. H...
Irungo Bilgune Feministak salatu du sexu erasoa jasan zuela emakume batek atzo, 07:00etan, lanera zihoala. Virgen Milagrosa kaleko zaharren egoitzan lan egiten du emakumeak, eta erasoa inguru horretan izan zela argitu dute Bilgune Feministako kideek. Horregatik, gaur, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute zaharren egoitza horretan.
Gainera, orain arte batzuk 17 urteko beste emakume bati sexu erasoa egin ziotela gogorarazi dute Bilgune Feministakoek. “Bilgune Feministak eraso sexista hauek gogor salatu nahi ditu, eta era honetako erasoak sufritzen dituzten emakumeekiko elkartasuna adierazi. Gainera, jaien bezperetan gaudela gure salaketa lau haizeetara zabaldu nahi dugu, izan ere jai giroan era honetako gertakari kopurua handitu ohi da”, esan dute Irungo feministek.

