Umorezko bakarrizketa saioa izango da ostiralean udaletxean
Girizia Mendi Taldeak eta hainbat laguntzailek saio berezia antolatu dute ostiralerako, ez baita mendi irteera. Umorezko bakarrizketa saioa izango da, 21:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarreran doan izango da. Ione Gorostazuk, Olatz Etxeberriak, Ga...
Girizia Mendi Taldeak eta hainbat laguntzailek saio berezia antolatu dute ostiralerako, ez baita mendi irteera. Umorezko bakarrizketa saioa izango da, 21:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarreran doan izango da.
Ione Gorostazuk, Olatz Etxeberriak, Garbiñe Astiazaranek eta Barry Barrezek eskainiko dituzte bakarrizketak. Gorostazu txikia izateak ekartzen dituen gorabeherez mintzatuko da. Etxeberriak merkatalguneetako komeriak taularatuko ditu. Astiazaranek harremanei buruz hitz egingo du. Barrezek honako gaia jorratuko du: Irlandar bat Euskal Herrira dator.
Herritarrei animatzeko deia egin diete.

