Lanbideak ikasi nahi dutenek orain eman dezakete izena
Gazteak sukaldaritzan eta iturgintzan trebatu daitezke Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxea. Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxean zabalik da izen-emate epea. Bi ikasturteko bi ikastaro eskaintzen dituzte aipatu ikastegian: sukaldaritz...
Gazteak sukaldaritzan eta iturgintzan trebatu daitezke Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxea.
Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxean zabalik da izen-emate epea. Bi ikasturteko bi ikastaro eskaintzen dituzte aipatu ikastegian: sukaldaritza eta iturgintza.
Izena ematen duten gazteek 2.000 orduko formazioa jasoko dute, bi urtean. Ordu horietatik 350 ordu, eskualdeko enpresetan praktikak egiteko izango dira. Matrikulazioa doakoa da.
Pasaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak elkarlanean garatzen dute Pasaiako lanbideetarako formazio eskaintza. 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako eskaintza da eta beraiek aukeratzen duten lanbidearen teknikak irakasteaz gain, oinarrizko heziketa, lan munduan sartzeko heziketa eta DBHko ziurtagiria lortzeko laguntza ematen diote.
Instalakuntzak
bisitatzeko aukera
Interesdunek Trintxerpeko Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastegira jo dezakete izena ematera, Bidasoa kaleko 1-3 zenbakien behealdean.
Instalakuntzak bisitatzeko aukera emango diete hala eskatzen dutenei. Orain dela bi urte inauguratu zituzten.
Eskaintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero 943 40 48 94 telefono zenbakira dei daiteke edo eta cip@pasaia.net helbidera idatzi.

