Hondarribitik Donibanerako bidea egingo dute Giriziako mendizaleek
Girizia Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du astebururako: Hondarribia-Donibane egingo dute, itsasbazterreko bidetik. Larunbatean, 15:00etan aterako dira Haurtzaroko aparkalekutik, eta Hondarribira autobusez joango dira. Oinez abiatu, eta lau orduko...
Girizia Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du astebururako: Hondarribia-Donibane egingo dute, itsasbazterreko bidetik.
Larunbatean, 15:00etan aterako dira Haurtzaroko aparkalekutik, eta Hondarribira autobusez joango dira. Oinez abiatu, eta lau orduko bide eginda, Erentzinen (Jaizkibelen) pasatuko dute gaua, kanpin dendetan. Bakoitzak bere afaria, gosaria eta abar eraman beharko ditu —surik ez—, baita lo zakua ere. Sagardoa, ardoa, ura eta ogia taldearen kontura izango dira. Tresnak, berriz, 4×4 autoan eramango dituzte.
Igandean, berriz, Erentzin-Donibane egingo dute, bospasei ordutan.

