Donibaneko pantalanetako kable elektrikoa lapurtu dute ezezagunek
Lehengo asteko ostegunean izan da lapurreta, materiala bertan jarri eta denbora gutxira. Oraindik estreinatu gabe zegoela lapurtu dute Donibaneko ontziraleku berrietako kable elektrikoa. Jarri berria zuten, baina oraindik ez zuten martxan jarri ere e...
Lehengo asteko ostegunean izan da lapurreta, materiala bertan jarri
eta denbora gutxira.
Oraindik estreinatu gabe zegoela lapurtu dute Donibaneko ontziraleku berrietako kable elektrikoa. Jarri berria zuten, baina oraindik ez zuten martxan jarri ere egin, ezezagunek, hartu eta eraman zutenean. Lehengo ostegun gauena izan omen zen lapurreta.
Lapurreta salatu dute udaltzaingoan, eta honek Portu agintaritzara bidali dio salaketa, ontziralekuak Portu agintaritzaren jabegokoak baitira.

