Beriaineko tontorrera igoko dira igandean Itsas Mendi taldekoak
Iganderako antolatu du hurrengo mendi irteera Itsas Mendik, oraingoan Andia mendilerrotik zehar. 07:30ean abiatuko dira Meipitik, autobusez, Nafarroako Goñi herriraino. Han ekingo diote sei orduko mendi ibilbideari. Beriaineko gailurrera igoko dira le...
Iganderako antolatu du hurrengo mendi irteera Itsas Mendik, oraingoan Andia mendilerrotik zehar. 07:30ean abiatuko dira Meipitik, autobusez, Nafarroako Goñi herriraino. Han ekingo diote sei orduko mendi ibilbideari. Beriaineko gailurrera igoko dira lehenik, hamaiketakoa San Donatoko ermitan egiteko gero. Ondoren, Unanua herrira jaitsiko dira.
Izena emateko zerrenda, Patxikun
Interesdunek Donibaneko Patxiku tabernan eman dezakete izena. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurren txartelak 5 euro balio du.

