Andoaindarrak oiartzuarrak baino gehiago izan dira pala txapelketan
Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala jokatu zuten Oiartzungo pilotariek asteburuan Deban. Andoain izan zuten aurrean, baina ez zuten gainditzerik izan. Paleta larruz, Oiartzunek 35-27 irabazi zion Andoaini. Deban. Oinatz Aizpurua eta Edorta...
Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala jokatu zuten Oiartzungo pilotariek asteburuan Deban. Andoain izan zuten aurrean, baina ez zuten gainditzerik izan. Paleta larruz, Oiartzunek 35-27 irabazi zion Andoaini. Deban. Oinatz Aizpurua eta Edorta Garzia oiartzuarrek ustekabea eman zuten. Pala motzean, Orkatz Argote eta Antxin Ezkerro oiartzuarrek 24-40 galdu zuten. Ustekabea alderantzizkoa izan zen. Oiartzuarrek ez zuten ohiko maila erakutsi eta erraz galdu zuten.
Tanto diferentzia orokorrean andoaindarren aldekoa izan zen, eta beraz eurak txapeldun. Dena den, oiartzuarrek egin duten txapelketa goraipatzekoa da.