Ordu erdi alkatea erabakitzeko
kargu hartzeko saioa hasteko ordu erdi eskas falta denean
Ordu erdi falta da alkate berria nor den erabakitzeko. Ertzaintzaren presentzia nabaria da Herriko Enparantzan 11:00etan hasiko den kargu hartze saioa dela eta. Jakinmina handia da herritarren artean, eta azken egunotan Errenteria-Oreretako egoera Donostia eta Lasarteko udaletakoarekin alderatu dute. Azken bi horietan Bilduk lortu berri du alkatetza.