Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”
Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela adierazi du alkate berriak. Bilduk Ezker Batuaren (zinegotzi bat du) babesa izan du alkatetza lortzeko. EAJk ere bere hautagaia aurkeztu du, Maite Peña, baina bozkatzeko garaian txuriak izan dira euren hiru botoak. PSE-EEk, berriz, PPko bi hautagaien babesa izan du. Jakinmin handia zegoen herrian makila Bilduren edo EAJren aldera mugituko zen jakiteko. Izan ere, EAJk esana zuen ez ziola PSE-EEri babesik emango, baina ikusteko zegoen PSE-EEk zer egingo zuen. Azkenean, ordea, jeltzaleek txuri bozkatu dute, Bilduri alkatetzarako bidea emanez. Ildo horretatik, jeltzaleek “arduraz” jokatu dutela, eta “eskertzeko moduko jarrera hartu dutela” esan du Mendozak. Behin makila eskuan, “zorionak” eman dizkie denei 28 urteren ostean “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutelako. “Garai honetan garrantzitsua da gertuago baitago Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea. Herriaren nahiak ezin dira ito, nahiz eta batzuk ahalegina egin”, gaineratu du. Pleno aretotik kalera irten dira Bilduko zinegotziak. Izan ere, kargu hartze saiora [...]
Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela adierazi du alkate berriak.
Bilduk Ezker Batuaren (zinegotzi bat du) babesa izan du alkatetza lortzeko. EAJk ere bere hautagaia aurkeztu du, Maite Peña, baina bozkatzeko garaian txuriak izan dira euren hiru botoak. PSE-EEk, berriz, PPko bi hautagaien babesa izan du.
Jakinmin handia zegoen herrian makila Bilduren edo EAJren aldera mugituko zen jakiteko. Izan ere, EAJk esana zuen ez ziola PSE-EEri babesik emango, baina ikusteko zegoen PSE-EEk zer egingo zuen. Azkenean, ordea, jeltzaleek txuri bozkatu dute, Bilduri alkatetzarako bidea emanez. Ildo horretatik, jeltzaleek “arduraz” jokatu dutela, eta “eskertzeko moduko jarrera hartu dutela” esan du Mendozak.
Behin makila eskuan, “zorionak” eman dizkie denei 28 urteren ostean “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutelako. “Garai honetan garrantzitsua da gertuago baitago Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea. Herriaren nahiak ezin dira ito, nahiz eta batzuk ahalegina egin”, gaineratu du.
Pleno aretotik kalera irten dira Bilduko zinegotziak. Izan ere, kargu hartze saiora joateko gonbidapenak beharrezkoak ziren, eta hara joateko aukerarik izan ez dutenek udaletxearen kanpoaldean itxaron behar izan dute. Herritar andana bildu da, eta txalo eta oihu artean egin diete harrera zinegotziei.