Elosegi eta Crespo Europako Txapelketako finalean
Ander Elosegi eta Joan Crespok igandeko finalerako sailkatzea lortu zuten atzo, La Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatzen ari den ur bizietako Europako Sprint Txapelketan. Santiagotarrak taldeko beste ordezkariak, Jone Otañok, ez zuen zorte bera eduki, eta ezin izan zuen aurrera egin final laurdenetatik. Gaur Jeitsierako Munduko Txapelketa hasiko da Alemanian eta Ander Arakamak hartuko du parte. Atzo, ostirala, K1 (banakako kajak) eta C1 (banakako kanoa) modalitateetako gizonen sailkatze fasea ospatu zen, eta Santiagotarrak-Zaisa taldeko bi piraguistek, Ander Elosegik eta Joan Crespok igandeko finaletarako txartela eskuratu zuten. Elosegik, gainera, denborarik onena egitea lortu zuen C1-eko bere sailkapenean, eta finalean podiumean egoteko faboritoa da. Crespo bigarren izan zen bere frogan, K1-ean, Europako Txapelketara fisikoki eta buruz oso ondo iritsi dela argi utziz. Taldeka ere sailkatu dira Taldekako lanean ere bikain aritu ziren biak. Elosegik Jon Erguinekin eta Jon Domenjorekin osatu zuen kanoetako hirukoa. Bosgarren sailkatuta finalerako sailkatu ziren. Crespok gauza bera egin zuen, kajakeko hiruko taldean, Samuel Hernanz eta Carlos Juanmartirekin sailkapenean bigarren postua lortuta. Bi patruilen helburua dominen bat lortzea izango da. Igandeko finaletan Ander Elosegik bi finaletan hartuko du parte, eta beste bitan Joan Crespok. Elosegi azkena aterako da C1-eko finalean, sailkapenean lehena izan zelako atzo. Kanoetako taldekako finalean [...]
Ander Elosegi eta Joan Crespok igandeko finalerako sailkatzea lortu zuten atzo, La Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatzen ari den ur bizietako Europako Sprint Txapelketan. Santiagotarrak taldeko beste ordezkariak, Jone Otañok, ez zuen zorte bera eduki, eta ezin izan zuen aurrera egin final laurdenetatik. Gaur Jeitsierako Munduko Txapelketa hasiko da Alemanian eta Ander Arakamak hartuko du parte.
Atzo, ostirala, K1 (banakako kajak) eta C1 (banakako kanoa) modalitateetako gizonen sailkatze fasea ospatu zen, eta Santiagotarrak-Zaisa taldeko bi piraguistek, Ander Elosegik eta Joan Crespok igandeko finaletarako txartela eskuratu zuten. Elosegik, gainera, denborarik onena egitea lortu zuen C1-eko bere sailkapenean, eta finalean podiumean egoteko faboritoa da. Crespo bigarren izan zen bere frogan, K1-ean, Europako Txapelketara fisikoki eta buruz oso ondo iritsi dela argi utziz.
Taldeka ere sailkatu dira
Taldekako lanean ere bikain aritu ziren biak. Elosegik Jon Erguinekin eta Jon Domenjorekin osatu zuen kanoetako hirukoa. Bosgarren sailkatuta finalerako sailkatu ziren. Crespok gauza bera egin zuen, kajakeko hiruko taldean, Samuel Hernanz eta Carlos Juanmartirekin sailkapenean bigarren postua lortuta. Bi patruilen helburua dominen bat lortzea izango da.
Igandeko finaletan Ander Elosegik bi finaletan hartuko du parte, eta beste bitan Joan Crespok. Elosegi azkena aterako da C1-eko finalean, sailkapenean lehena izan zelako atzo. Kanoetako taldekako finalean ere arituko da. Crespo seigarren lekuan aterako da kajakeko finalean. Eta taldekakoan ere arituko da.
Jeitsierako mundiala Alemanian
Gaur hasiko da, bestela, Alemaniako Ausburg herrian ur bizietako Munduko Jeitsiera txapelketa. Espainiako taldeak sei palista eraman ditu bertara, eta horietako bat da Esteban Arakama Santiagotarrak taldeko irundarra.