Aralar: “Jaurlaritzak legeari muzin egiten dio Pasaiako badiaren egitasmoan”
Pasaiako Portuko Plan Zuzentzailea tramitatzen ari dira eta horren haritik Aralarrek “legeari muzin egin izana” leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Atzo kontroleko bilera izan zuten eta Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu zuen Jaur...
Pasaiako Portuko Plan Zuzentzailea tramitatzen ari dira eta horren haritik Aralarrek “legeari muzin egin izana” leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Atzo kontroleko bilera izan zuten eta Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu zuen Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, Portu Agintaritzak eta Espainiako Gobernuak joan den apirilean Madrilen sinatutako protokoloak ez dituela ingurumenak jasango dituen kalteak kontuan izango.
“Plan Zuzentzailean lau alternatiba daude. Horietako bat kanpo kaia eraikitzea da, baina legeak jasotzen duenari jarraituz, Jaurlaritzak beste aukeren ebaluazioa ezagutu beharko luke erabakia hartu aurretik”, azaldu zuen Maeztuk. Horrela, Pasaiako badiaren biziberritzean ingurumenari egin ahal zaizkion kalteak kontuan izatea eskatu dio Aralarrek Eusko Jaurlaritzari.