Aitor Kerejeta izango da Hondarribiko alkatea
Gobernua eratu dute goizeko 9:00etan Hondarribian, eta espero bezala, EAJko Aitor Kerejetak eskuratu du alkatetza, zinegotzien zortzi botorekin. Adin mahaia Gregorio Berrotaranek, EAJko zinegotzi helduenak, eta Amaia Gezalak, EAJko zinegotzi gazteenak eratu dute eta zinegotzien egiaztagiriak frogatuta, legegintzaldi berrian Hondarribiko ordezkariak izango diren hamazazpi kideen zinegotzi karguen jabetza hartzea egin dute. Hauek dira Hondarribiko Udaleko hamazazpi zinegotzi berriak: Aitor Kerejeta (EAJ), Juan Maria Altuna (EAJ), Txomin Sagarzazu (EAJ), Lupe Olaskoaga (EAJ), Amaia Gezala (EAJ), Gregorio Berrotaran (EAJ), Maite Pelaez (EAJ), Katrin Martinez (EAJ), Ibai Labaien (Bildu), Mikel Garmendia (Bildu), Juan Ortiz (Bildu), Kattalin Noblia (Bildu), Marilena Castillo (Bildu), Josu Alvarez (PSE-EE), Ramon Laborda (PSE-EE), Ion Elizalde (Hamaikabat) eta Jose Miguel Ochoteco (PP). Horrela, zinegotzi bakoitzak, Hondarribiko Udalean ohitura den bezala, kargua egiaztatzen duen domina jaso du. Alkate hautaketan espero zena bete da, Aitor Kerejetak (EAJ) zortzi boto eskuratu ditu, Ibai Labaienek (Bildu) bost, Josu Alvarezek (PSE-EE) bi, Ion Elizaldek (Hamaikabat) ez du botorik jaso eta Jose Miguel Ochotecok (PP) bat. Boto zuri bat izan da. Horrela, Aitor Kerejetak alkate karguaren jabetza hartu du datozen lau urtetarako. Hondarribiko EAJk Udal Gobernua bakarrik eratu du, baina ez du baztertu hainbat gairen gaineko akordio zehatzak hartzea gainontzeko alderdiekin. Alderdien arteko harremanari garrantzia eman [...]
Gobernua eratu dute goizeko 9:00etan Hondarribian, eta espero bezala, EAJko Aitor Kerejetak eskuratu du alkatetza, zinegotzien zortzi botorekin. Adin mahaia Gregorio Berrotaranek, EAJko zinegotzi helduenak, eta Amaia Gezalak, EAJko zinegotzi gazteenak eratu dute eta zinegotzien egiaztagiriak frogatuta, legegintzaldi berrian Hondarribiko ordezkariak izango diren hamazazpi kideen zinegotzi karguen jabetza hartzea egin dute. Hauek dira Hondarribiko Udaleko hamazazpi zinegotzi berriak: Aitor Kerejeta (EAJ), Juan Maria Altuna (EAJ), Txomin Sagarzazu (EAJ), Lupe Olaskoaga (EAJ), Amaia Gezala (EAJ), Gregorio Berrotaran (EAJ), Maite Pelaez (EAJ), Katrin Martinez (EAJ), Ibai Labaien (Bildu), Mikel Garmendia (Bildu), Juan Ortiz (Bildu), Kattalin Noblia (Bildu), Marilena Castillo (Bildu), Josu Alvarez (PSE-EE), Ramon Laborda (PSE-EE), Ion Elizalde (Hamaikabat) eta Jose Miguel Ochoteco (PP). Horrela, zinegotzi bakoitzak, Hondarribiko Udalean ohitura den bezala, kargua egiaztatzen duen domina jaso du.
Alkate hautaketan espero zena bete da, Aitor Kerejetak (EAJ) zortzi boto eskuratu ditu, Ibai Labaienek (Bildu) bost, Josu Alvarezek (PSE-EE) bi, Ion Elizaldek (Hamaikabat) ez du botorik jaso eta Jose Miguel Ochotecok (PP) bat. Boto zuri bat izan da. Horrela, Aitor Kerejetak alkate karguaren jabetza hartu du datozen lau urtetarako. Hondarribiko EAJk Udal Gobernua bakarrik eratu du, baina ez du baztertu hainbat gairen gaineko akordio zehatzak hartzea gainontzeko alderdiekin. Alderdien arteko harremanari garrantzia eman nahi izan diote. “Denen alkate izango naiz, oso kosziente naiz gehiengoa dugula, baina besteen parte hartzea behar dugu”, esan du Kerejetak. Gainera, aurtengo hauteskundetan alderdi guztiek aurkezteko izan duten aukera azpimarratu nahi izan du Hondarribiko alkateak, baina oraindik garrantzitsuena lortzeke dagoela azaldu du; biolentziaren desagertzea. “Bide luzea dugu denok aurretik, egin dezagun elkarrekin, gure herriaren onerako”.
Bestalde, Hondarribiko Bilduk, hiritarrei aurkeztutako udal programa aurrera eramateko ilusioz daudela adierazi dute. Elkarlanerako prestutasuna izango dutela nabarmendu dute, “gure proposamenen alde aritzeko konpromiso sendoa ere izango dugu, hauteskunde kanpainan hiritarrei emandako hitzari eusteko baldin bada”. Udal eredu parte hartzailea bilatuko du Bilduk, “elkar langintza horretan partaide nahiko genituzke herriko elkarte eta eragile guztiak”.