Aiora Perez de San Romanek hartu du alkate kargua
Aiora Perez de San Romanek, Bilduren alkategaiak, hartu du alkate kargua. 12:00etan egin dute udaletxean Alkatetza hartzeko kargua, eta Udalbatza osatuta gelditu da. Aiora Perez de San Romanek 10 boto jaso ditu; EAJko Aitor Santxez Urkiak bat (bera ez da udalbatzarrean egon, bestela bi jasoko lituzke) eta Hamaikabateko Xanet Arozenak beste bat. Perez de San Romanek hitza hartu du ondoren. Eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, eta osatu duten taldea astelehenetik aurrera lanean hasiko dela iragarri du. Era berean herritarren parte hartzea bultzatuko dutela jakinarazi du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei. OARSO BIDASOKO HITZA-k zuzenean eman du Alkatetzea hartzeko ekitaldia:
Aiora Perez de San Romanek, Bilduren alkategaiak, hartu du alkate kargua. 12:00etan egin dute udaletxean Alkatetza hartzeko kargua, eta Udalbatza osatuta gelditu da.
Aiora Perez de San Romanek 10 boto jaso ditu; EAJko Aitor Santxez Urkiak bat (bera ez da udalbatzarrean egon, bestela bi jasoko lituzke) eta Hamaikabateko Xanet Arozenak beste bat.
Perez de San Romanek hitza hartu du ondoren. Eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, eta osatu duten taldea astelehenetik aurrera lanean hasiko dela iragarri du. Era berean herritarren parte hartzea bultzatuko dutela jakinarazi du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei.
OARSO BIDASOKO HITZA-k zuzenean eman du Alkatetzea hartzeko ekitaldia: