Ainhoa Zabalo Lezoko alkate berria da, sorpresarik gabe
Ez da sorpresarik izan Lezoko udaletxean gaur eguerdia. Ainhoa Zabalo Bilduko zerrendaburuak alkatetza eskuratu du, koalizioko zinegotzien aldeko bederatzi botoekin. EAJk Kepa Garbizu alkategaiari eman dizkio hiru botoak. PSE-EEko ordezkari Mikel Antxon Arrizabalagak, aldiz, ezin izan du Udalbatza eratzeko saioan egon. Kepa Garbizuk eta Lucia Aranburuk (Bildu) osatu dute adineko mahaia, zinegotzi zaharrenari eta gazteenari dagozkien postuetan. Zinegotzi soberanistek “legeak inposatuta” zin egin dute, “Espainiako Konstituzioak Euskal Herriaren borondatea errespetatzen ez duelako”. Jeltzaleek, berriz, Konstituzioa errespetatuko dutela esan dute. Botoak kontatu ondoren, alkate berriak hartu du hitza. “Inoiz baino babes handia jaso dugu ezkertiarrok eta abertzaleok”, esan du Zabalok, eta “guztientzat” lan egingo dutela adierazi du, “inolako bazterkeriarik gabe”.Euskal Herrian ireki berri den aro berria ere aipatu du, eta “bortxakeria, mehatxuak, presioak, atxiloketak eta torturak” gaitzetsi ditu. Presoak eta deportatuak etxera itzultzeko nahia ere adierazi du. Haritz Salaberria orain arteko alkateak “Euskal Herriaren burujabetzaren ikur” den arrano beltzaren bandera ere eman dio Zabalori, baita aginte-uztaila ere. “Ziur guk baino hobeto egingo duzuela” gaineratu du Salaberriak, “eta espero dut, guri gertatu zaigun bezala, inorri ez debekatzea zerrendetan aurkeztea”. Imanol Esnaolak ere hartu du hitza. 1999tik 2003ra zinegotzi izandakoak espetxean dagoen Xabier Alegria zinegotzi ohia gogoratu du, baita Udalbiltzaren lana ere. Nazio [...]
Ez da sorpresarik izan Lezoko udaletxean gaur eguerdia. Ainhoa Zabalo Bilduko zerrendaburuak alkatetza eskuratu du, koalizioko zinegotzien aldeko bederatzi botoekin. EAJk Kepa Garbizu alkategaiari eman dizkio hiru botoak. PSE-EEko ordezkari Mikel Antxon Arrizabalagak, aldiz, ezin izan du Udalbatza eratzeko saioan egon.
Kepa Garbizuk eta Lucia Aranburuk (Bildu) osatu dute adineko mahaia, zinegotzi zaharrenari eta gazteenari dagozkien postuetan. Zinegotzi soberanistek “legeak inposatuta” zin egin dute, “Espainiako Konstituzioak Euskal Herriaren borondatea errespetatzen ez duelako”. Jeltzaleek, berriz, Konstituzioa errespetatuko dutela esan dute. Botoak kontatu ondoren, alkate berriak hartu du hitza. “Inoiz baino babes handia jaso dugu ezkertiarrok eta abertzaleok”, esan du Zabalok, eta “guztientzat” lan egingo dutela adierazi du, “inolako bazterkeriarik gabe”.Euskal Herrian ireki berri den aro berria ere aipatu du, eta “bortxakeria, mehatxuak, presioak, atxiloketak eta torturak” gaitzetsi ditu. Presoak eta deportatuak etxera itzultzeko nahia ere adierazi du.
Haritz Salaberria orain arteko alkateak “Euskal Herriaren burujabetzaren ikur” den arrano beltzaren bandera ere eman dio Zabalori, baita aginte-uztaila ere. “Ziur guk baino hobeto egingo duzuela” gaineratu du Salaberriak, “eta espero dut, guri gertatu zaigun bezala, inorri ez debekatzea zerrendetan aurkeztea”. Imanol Esnaolak ere hartu du hitza. 1999tik 2003ra zinegotzi izandakoak espetxean dagoen Xabier Alegria zinegotzi ohia gogoratu du, baita Udalbiltzaren lana ere. Nazio eraikuntzan aritzeko gonbitea luzatu die Udalbatza berrikoei. Bukaeran herritar batek bi bertso abestu ditu.