Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Salaberri pozik da aireportuaren auzian “errealismoa nagusitzen hasi delako”

Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako Auzapezak bere iritzia eman nahi du, Hondarribiko aireportuaren gaiari lotu azken berriei buruz: “Bidasoako beste aldeko prentsak dionez, Espainiako Ingurumen Ministerioaren txosten berri batek aipatzen ditu erakunde publikoek eta ingurumenaren aldeko elkarteek Hondarribiko aireportuaren pistaren luzatzearen kontra adierazi dituzten arrazoiak. Nabaritzen da Bidasoako Hegoaldeko erakunde nagusiek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) beren jarrera aldatu dutela gai horretaz. Delako Ministerioaren txostenak dionez, gehienak pista ez luzatzearen alde agertzen dira, batzuek ere laburtzea proposatzen dutelarik. Ingurumenari (Txingudiko zingiraren babespena bermatzeko beharra, Natura 2000-ko neurrien errespetatzea…), osasun publikoari edo horrelako azpiegitura baten bideragarritasun ekonomikoari (batez ere “euskal Y” laster iritsiko dela kontutan hartzen bada) loturiko kontsiderazioek dituzte luzatzearen kontrako iritziak justifikatzen, eta Hendaiako Udalak betidanik argudio berberak baliatu ditu gai horretaz. Komeni da ere aipatzea txostenak gai hori maila egokian tratatzeko beharra azpimarratzen duela, hots horren mugaz gaindiko dimentsioa egiazki kontutan hartuz (Biarritzeko aireportuarekiko osagarritasuna). Informazio hauek baieztatu ziren Frantzia eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko arazoen konpontzeaz arduratzen den Pirinioetako Nazioarteko Batzordean, ekainaren 6 eta 7an Madrilen bildu zelarik. Batzordeak galdegin du gai horri buruz gerta litezkeen aldaketa guztiez informatua izatea. Hendaiako Auzapezak iritzi aldaketa horiek interes handiz erreparatu ditu, eta pozten da kezka horretaz azkenean errealismoa nagusi [...]

admin
Bidasoa
2011/06/10

Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako Auzapezak bere iritzia eman nahi du, Hondarribiko aireportuaren gaiari lotu azken berriei buruz:

“Bidasoako beste aldeko prentsak dionez, Espainiako Ingurumen Ministerioaren txosten berri batek aipatzen ditu erakunde publikoek eta ingurumenaren aldeko elkarteek Hondarribiko aireportuaren pistaren luzatzearen kontra adierazi dituzten arrazoiak.

Nabaritzen da Bidasoako Hegoaldeko erakunde nagusiek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) beren jarrera aldatu dutela gai horretaz. Delako Ministerioaren txostenak dionez, gehienak pista ez luzatzearen alde agertzen dira, batzuek ere laburtzea proposatzen dutelarik.

Ingurumenari (Txingudiko zingiraren babespena bermatzeko beharra, Natura 2000-ko neurrien errespetatzea…), osasun publikoari edo horrelako azpiegitura baten bideragarritasun ekonomikoari (batez ere “euskal Y” laster iritsiko dela kontutan hartzen bada) loturiko kontsiderazioek dituzte luzatzearen kontrako iritziak justifikatzen, eta Hendaiako Udalak betidanik argudio berberak baliatu ditu gai horretaz. Komeni da ere aipatzea txostenak gai hori maila egokian tratatzeko beharra azpimarratzen duela, hots horren mugaz gaindiko dimentsioa egiazki kontutan hartuz (Biarritzeko aireportuarekiko osagarritasuna).

Informazio hauek baieztatu ziren Frantzia eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko arazoen konpontzeaz arduratzen den Pirinioetako Nazioarteko Batzordean, ekainaren 6 eta 7an Madrilen bildu zelarik. Batzordeak galdegin du gai horri buruz gerta litezkeen aldaketa guztiez informatua izatea.

Hendaiako Auzapezak iritzi aldaketa horiek interes handiz erreparatu ditu, eta pozten da kezka horretaz azkenean errealismoa nagusi izateaz.

Informazio horiek zentzu onean doaz. Halere, Hendaiako Herriko Etxeak ez ditu tokiko biztanleen eta bizi-ingurumenaren interesen aldeko ahaleginak ahulduko. Horretarako, gaia egunero zaintzen eta behar bezala erne egoten jarraituko du.

Hendaiako Auzapezak horren gogorarazteko aukera izanen du, Hondarribiko aireportuari buruzko Frantzia eta Espainiaren arteko Batzorde Mistoaren hurrengo bilkuran.

Jean Baptiste Salaberri, Hendaiako auzapeza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.