Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Oarsoaldeak eta Zuberoak bat egingo dute Pasai Antxon

admin
Bidasoa
2011/06/10
Oarsoaldeko hainbat talde, eragile eta norbanakok Zazpiak Bat Eguna antolatu dute hilaren 18rako Pasai Antxon. Egun osoko festa izango da, eta Zuberoarekin Oarsoaldeak duen harremana indartzeko eguna izango da, «Euskal Herriaren izaera eta nortasuna aldarrikatzeko». Horretarako Ipar Euskal Herriko herrialdeko ordezkariek hainbat ekitaldi burutuko dituzte Pasaian, eta Oarsoaldekoek ere eguna girotuko dute. Ondoko zerrendan dago egunaren egitaraua.
Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatu du eguna. Joan den astelehenean agerraldia egin zuten sareko ordezkariek eta Pasai Antxoko eragileek eguna aurkezteko. Bertan nabarmendu zuten «Frantziak eta Espainiak bitan zatituta» dutela Euskal Herria, eta horrek herrialdeen arteko garapena baldintzatu duela: «Horrek ondorio zuzenak izan ditu». Horri aurre egiteko Zazpiak Bat Harreman Sareak hainbat ekimen jarri ditu abian. Horietako da Zazpiak Bat Eguna: «Gisa honetako ekimenak ezinbestekoak dira denon arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko».
Zuberoa eta Oarsoaldearen arteko azken urteetako harremanak batik bat instituzionalak izan direla adierazi zuten sareko kideek astelehenean, eta lotura horiek «herritartzea eta sendotzea» erronka dutela jakinarazi zuten.

Egitasmo zehatzak Lotura horiek indartzeko bidean egitasmo zehatzak eta egingarriak lantzeko asmoa dute harreman sareko partaideek. Hori egiteko modurik eraginkorrena auzolanean aritzea dela uste dute. Egitasmo horien baitan ekonomia, kultura eta gizarte alorretakoak nabarmedu dituzte. Baina hori guztia baino lehen «zazpi herrialdetako herritarrek elkarren berri izateko» beharra aitortu dute harreman sarekoek, eta horregatik antolatu dute hilaren 18ko egun osoko festa.
Aurretik Lezoko eta Oiartzungo udalek Zuberoako herritarrekin zuten elkarlan harremana, orain, Zazpiak Bat Harreman Sareak hartu du. Hilaren 18koaz gain, beste hainbat ekimen prestatzen ari dira.p11:00etan. Eguna hasteko suziria botako dute. Azoka ere zabalduko dute. Bertan Zuberoako ekoizleen produktuak erosteko aukera izango da. Gure Zumardian izango dira bi jarduera horiek.

Egitaraua
11:30ean. Ipuin kontalaria Kultur Etxean.
11:30ean. Maskarada zati baten erakustaldia Gure Zumardian.
13:00etan. Kantu jira Antxoko kaleetatik zehar.
14:30ean. Bazkaria Biteri plazako pilotalekuan jarriko dituzten karpetan.
16:30ean. Bazkaldu ondorengo kantaldia Iñaki Labaka kantautorearekin.
18:00etan. Olaz Olaz Ikas ikus-entzunezkoa ikastoletako ikasle ohien parte hartzearekin.
19:30ean. Bertso-triki poteoa Antxoko kaleetatik.
21:00ean. Erromeria Bide Batez taldearekin.
Oharra.
Zazpiak Bat Eguna, aurkezpena

Zazpiak Bat Eguna, aurkezpena

Bazkarirako txartelak Errenteria-Oreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo ohiko tokietan daude salgai. Helduen menuak hamabost euroko prezioa du, eta haurrenak, zazpi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.