Lezoko Hitza 2011-06-10 13:24:29
Gaur arratsaldean hasiko dira mendekosteak, Zabarreren etorrerarekin. Lezoarrek 18:30ean egingo diote harrera, kaian. Ordubete beranduago botako dute txupinazoa alkate txikiek, pregoia irakurri eta gero. Ondoren, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, txistulariek lagunduta. Aldarrikapenak ere txokoa izango du jaietan, eta 20:00etan presoen aldeko kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazan. 21:00etatik aurrera piraten afaria egingo dute toki berean. Gau aldean musika izango da nagusi, plazako dantzaldiarekin eta Txerrimuñoko eta Ibai-Ondoko kontzertuekin. Mendekosteetako egitaraua Ostirala, hilak 10 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute). 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin. 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan. 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan. 23:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon: Never Surrender, Street Bastards eta Matik 95. 23:30ean. Gamora eta Yellow Pagen kontzertua Txerrimuñon. Larunbata, hilak 11 10:00etan. Dultzaineroen diana. 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta. 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia. 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan. 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 18:00etan. Sagardo [...]
Gaur arratsaldean hasiko dira mendekosteak, Zabarreren etorrerarekin. Lezoarrek 18:30ean egingo diote harrera, kaian. Ordubete beranduago botako dute txupinazoa alkate txikiek, pregoia irakurri eta gero. Ondoren, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, txistulariek lagunduta. Aldarrikapenak ere txokoa izango du jaietan, eta 20:00etan presoen aldeko kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazan. 21:00etatik aurrera piraten afaria egingo dute toki berean. Gau aldean musika izango da nagusi, plazako dantzaldiarekin eta Txerrimuñoko eta Ibai-Ondoko kontzertuekin.
Mendekosteetako egitaraua
Ostirala, hilak 10
- 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute).
- 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra…
- Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin.
- 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada.
- 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan.
- 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan.
- 23:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon: Never Surrender, Street Bastards eta Matik 95.
- 23:30ean. Gamora eta Yellow Pagen kontzertua Txerrimuñon.
Larunbata, hilak 11
- 10:00etan. Dultzaineroen diana.
- 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan.
- 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta.
- 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
- 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan).
- 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia.
- 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan.
- 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
- 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan.
- 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
- 18:00etan. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan.
- 18:30ean. Pilota eskolakoen finalak Goiko plazan.
- 19:30ean. Aiton Bordako eta Trintxerpeko jubilatuen abesbatzen emanaldia Gezalan.
- 20:00etan. Anonimus eta Back in Blue taldeen kontzertua Jauregialden.
- 23:00etan. Modestorekin dantzaldia, plazan.
- 23:00etan. Kontzertua Saldise plazan. Hesian, Sarkor eta Skandalo Publiko.
Igandea, hilak 12
- 10:00etan. Diana, dultzaineroen eskutik.
- 10:30ean. Haurrentzako jolasak Euskal Herria plazan.
- 11:30ean. Toka txapelketa Polentzarrene kalean.
- 12:00etan. Meza Nagusia San Joan Batatzailearen elizan.
- 12:00etan. Aizkolari eta harrijasotzaileak Gurutze Santuaren plazan.
- 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
- 16:00etan. Haurrentzako jolasak Euskal Herria plazan.
- 18:30ean. Buruhandien eta erraldoien kalejira, txistularien laguntzarekin.
- 19:00etan. Zabarreren itzulera, Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
- Jarraian. Apar jolasak Saldisen.
- 22:00etan. Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak girotutako kalejira.
- Jarraian. Zezen suzkoa.

