Hondarribiko pintxoen erreportajea eskainiko du M6 kate frantsesak
Bost milioi ikusle dituen M6 telebista kate frantsesak, Hondarribiko pintxoen erreportajea eskainiko du. New York Times eta Hendaiatik dazoten herritarrek gomendatuta, Bixente Muñoz sukaldariaren gidaritzapean Hondarribia bisitatu dute. Horrela, San ...

Bost milioi ikusle dituen M6 telebista kate frantsesak, Hondarribiko pintxoen erreportajea eskainiko du. New York Times eta Hendaiatik dazoten herritarrek gomendatuta, Bixente Muñoz sukaldariaren gidaritzapean Hondarribia bisitatu dute. Horrela, San Pedro kaleko Conchita eta Maite tabernen terraza gunea ezagutu dute kazetari frantsesek, baita Ignacio, Enbata, Yola Berri eta Gran Sol tabernak besteak beste.
Bixente Muñozek, Euskal Herriko sukaldritzaren tradizioa azaldu du, baita pintxoen bidez sukaldaritzaz gozatzeko era berezia, eta pintxoak eratzeko filosofia. Erreportajea uztailaren 3an, igandean, gaueko 21:00etan emango dute, M6 katearen prime timean.
Stephane Le Roux kazetaria izan da Hondarribian pintxoen historia kontatzeko, eta Guy Laganche aurkezle frantziar famatuak zuzentzen duen Capital programan eskainiko dute.

