Errepublika plaza oinezkoentzat asteazkenetik irailera arte
Ekainaren 15etik irailaren 15era, iaz egin zen bezala, Errepublika Plaza oinezkoentzat izanen da (aparkatzea eta autoz zirkulatzea debekatua izanen da) arratsero (19:00etatik biharamuneko 06:00etara). Aurten, gainera, neurri hori igandean egun osoan in...
Ekainaren 15etik irailaren 15era, iaz egin zen bezala, Errepublika Plaza oinezkoentzat izanen da (aparkatzea eta autoz zirkulatzea debekatua izanen da) arratsero (19:00etatik biharamuneko 06:00etara). Aurten, gainera, neurri hori igandean egun osoan indarrean jartzeko erabakia hartua izan da (ondorioz plaza larunbat arratseko 19:00etatik, astelehen goizaldeko 06:00etara egonen da hetsia).
Ber denboran, ekitaldi artistiko eta musikalak antolatuko dira Errepublika plaza erakargarriagoa eta biziagoa bihurtzeko xedearekin.
Udako sasoiaren ondotik, neurri horren ondorioak aterako dira hiri-barneko merkatariekin.
Azpimarratu behar dugu bakarrik plazaren bide zatia hetsiko dela; Herriko Etxea eta Zerga-etxearen arteko zatian, normaltasunez aparkatu eta zirkulatzen ahalko da.