Elkarretaratzea egingo dute TAOko langileek bihar
TAO eta garabi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbata eguerdian udaletxeko arkupeen parean, kargu hartzera doazen zinegotziei arloko gatazka konpondu gabe dagoela gogora ekartzeko. ELAk jakinarazi duenez, bilkura ixila izango da,...
TAO eta garabi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbata eguerdian udaletxeko arkupeen parean, kargu hartzera doazen zinegotziei arloko gatazka konpondu gabe dagoela gogora ekartzeko. ELAk jakinarazi duenez, bilkura ixila izango da, ekitaldi politikoa ez oztopatzeko. Eyssa enpresak aurreko udalbatzak hartutako erabakiak errespetatu ez dituela salatuko dute horrela langileek.
LABek manifestazioa
LAB sindikatuak manifestaziora egin du gaur eguerdian, Urdanibia plazatik abiatuta. Deialdiaren helburua «euskal langileriari inposatu nahi zaion negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea» zen.

