Elizaldeko gurasoek antolatutako azken mendi irteera, bihar
2002/2003 ikasturtean hasi zuen mendi irteerak egiteko ekimena Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak. Ikasturte honetako azken irteera bihar egingo dute. 10:00etan, Elizaldetik abiatuta Aldura aldera joango dira. Hilean behin, eguraldiak laguntzen badu, i...
2002/2003 ikasturtean hasi zuen mendi irteerak egiteko ekimena Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak. Ikasturte honetako azken irteera bihar egingo dute. 10:00etan, Elizaldetik abiatuta Aldura aldera joango dira.
Hilean behin, eguraldiak laguntzen badu, inguruko mendiak ezagutzeko eta elkarrekin tarte atsegin bat igarotzeko helburuekin antolatzen dituzte irteerak. Ikasleek eta gurasoek parte hartzen dute.
Taldeko ikasleek Mendi Irteeren Txartela dute. Irteeretara eramaten dituzte zigilua jartzeko. Bukaeran, irteera gehienetan egon direnek saria jasotzen dute.