Aste frexkoenak laugarren urtea bete du
Aurten 4. aldiz, Hendaiako Herriko Etxeak Interfel barazki eta fruitu freskoen profesionalen batasunak abiatu duen Fraich’attitude barazki eta fruitu freskoen aste nazionalean parte hartuko du, 2011ko ekainaren 3tik 12ra. Gure elikadurak eragin ...
Aurten 4. aldiz, Hendaiako Herriko Etxeak Interfel barazki eta fruitu freskoen profesionalen batasunak abiatu duen Fraich’attitude barazki eta fruitu freskoen aste nazionalean parte hartuko du, 2011ko ekainaren 3tik 12ra.
Gure elikadurak eragin ukaezina du gure osasunean. Beren nutrizio-kalitateei esker, fruituek eta barazkiek eginkizun prebentiboa eta nagusia dute. Gaur egun, baitezpadakoa da fruitu eta barazkien kontsumoa emenda dezaketen ekintza guztiak bultzatzea.
“Fraich’attitude” astea dastatze aste handia da: eskuragarritasun, atsegin eta konpartitze aste bat, fruitu eta barazki freskoen inguruan. Horren helburuak hauexek dira: fruitu eta barazki freskoen dastaraztea, batzuetan ezezagunak diren produktu horien ezagutaraztea eta gozaraztea, fruitu eta barazki fresko gutxi kontsumitzen duten pertsonen (eta batez ere haurrak) hunkitzeko animazioak sortzea.
Egitaraua: Aste frexkoa