Mikel Laboaren omenezko kontzertua izango da larunbatean Donibanen
Iñaki Salvadorrek joko du pianoa eta Ainara Ortegak kantatuko du. Itsas Mendi elkartearen Musika Taldeak Mikel Laboari eskaini dio aurten musika hamabostaldia. Hori dela eta, larunbatean, hilak 11, Iñaki Salvadorrek joko du Donibaneko elizan, Ainara ...
Iñaki Salvadorrek joko du pianoa eta Ainara Ortegak kantatuko du.
Itsas Mendi elkartearen Musika Taldeak Mikel Laboari eskaini dio aurten musika hamabostaldia. Hori dela eta, larunbatean, hilak 11, Iñaki Salvadorrek joko du Donibaneko elizan, Ainara Ortegaren kantaldia laguntzeko. 20:30ean da kontzertua. Kontzertuan Laboaren alargun Marsilo Bastida eta Laboaren beste hainbat senide izango dira.
Gauean, Naizroxa taldearen txanda izango da. Bere garaian Mikel Laboarekin kanta bat grabatzeko aukera izan zuten musikari sanjuandarrek. Plazan joko du Naizroxak, 22:00etatik aurrera.