Joxe Iriarte, Bikila. M-15
Inork uste ez zuenean hiritarren benetako matxinada sortu da (baketsua formetan, erradikala eskarietan), krisiaren erantzule eta Espainian nagusi diren partidu politikoen arteko konplizitatearekin nazkaturik. Oldarrak, hauteskunde prozesua nahastu du, partiduen arteko lehia aspergarria bazterrean utziz eta herriko plazetara eraman du atentzioa. Kanpamendu gisa antolaturik, batzar iraunkorrak bihurturik, ideia eta adin desberdinetako pertsonak, modu kolektibo eta publikoan, benetan eragiten dieten arazoei buruz eztabaidatuz. Horrela erakutsi dute zer den benetako demokrazia (garai batean ezker muturrekoak soilik azpimarratzen baitzuten demokrazia liberal formala eta kapitalista eta demokrazia erreala edo sozialista bereziz). Nork ordaindu behar du krisia? Nork eta nola hartu behar dituen erabaki kolektiboak gizarte demokratiko batean? Galdera horiek batzar guztietan presente daudelarik, M-15ak eztabaida politikoaren erdigunean kokatu du demokraziaren kalitatearen auzia eta polítika ekonomikoan eta sozialean bira emateko dagoen premia. Baina ez da demokrazia gehiago eskatzera mugatu. Demokrazia gauzatu egin dute kanpaleku-hiri antolatuetan Hauteskunde Batzordearen erabakiekiko intsumisio jarrera hartuz. Eta hauteskundeak pasa eta gero jarraitzea erabaki dute, sendotu eta zabaltzeko beste eremu geografikoetara (auzoak, hiriak eta abar…) eta abian jarri dituzte mobilizazio berri eta irudimentsuak. M-15 mugimenduak lortu du kaleak eta herriko plazak berpiztea, eta hori, ezkerreko estrategian lehentasunezkoa izan da beti. Instituzioetan dagoen ezkerreko jendeari dagokio hori kontutan hartzea. Garai batean, Errenteria-Orereta [...]
Inork uste ez zuenean hiritarren benetako matxinada sortu da (baketsua formetan, erradikala eskarietan), krisiaren erantzule eta Espainian nagusi diren partidu politikoen arteko konplizitatearekin nazkaturik. Oldarrak, hauteskunde prozesua nahastu du, partiduen arteko lehia aspergarria bazterrean utziz eta herriko plazetara eraman du atentzioa. Kanpamendu gisa antolaturik, batzar iraunkorrak bihurturik, ideia eta adin desberdinetako pertsonak, modu kolektibo eta publikoan, benetan eragiten dieten arazoei buruz eztabaidatuz. Horrela erakutsi dute zer den benetako demokrazia (garai batean ezker muturrekoak soilik azpimarratzen baitzuten demokrazia liberal formala eta kapitalista eta demokrazia erreala edo sozialista bereziz).
Nork ordaindu behar du krisia? Nork eta nola hartu behar dituen erabaki kolektiboak gizarte demokratiko batean? Galdera horiek batzar guztietan presente daudelarik, M-15ak eztabaida politikoaren erdigunean kokatu du demokraziaren kalitatearen auzia eta polítika ekonomikoan eta sozialean bira emateko dagoen premia. Baina ez da demokrazia gehiago eskatzera mugatu. Demokrazia gauzatu egin dute kanpaleku-hiri antolatuetan Hauteskunde Batzordearen erabakiekiko intsumisio jarrera hartuz. Eta hauteskundeak pasa eta gero jarraitzea erabaki dute, sendotu eta zabaltzeko beste eremu geografikoetara (auzoak, hiriak eta abar…) eta abian jarri dituzte mobilizazio berri eta irudimentsuak.
M-15 mugimenduak lortu du kaleak eta herriko plazak berpiztea, eta hori, ezkerreko estrategian lehentasunezkoa izan da beti. Instituzioetan dagoen ezkerreko jendeari dagokio hori kontutan hartzea.
Garai batean, Errenteria-Orereta epizentro zuela, herri asanbladak egundoko indarra eta maiztasuna zuten. Kanpalekuak desmuntatzen hasi dira eta auzo eta herrietara zabaltzeko asmoa, berriz, gorpuzten ari da. Galdu ote dugu asanblada haien espiritua hala, gurean ere berpizteko garaia heldu da? Gazteei dagokie lan hori beren gain hartzea, baina helduok edo adinduok bertaratuko ginateke pozaren pozez. Hala biz!