Iraganetik etorkizunerantz nabigatzeko asmoz, Albaola elkarteak webgunea estreinatu du
Portu birtual berria estreinatu du orain gutxi Albaolak amaraunean, itsasoaren maitaleek bertan aingura bota dezaten. www.albaola.org helbidean porturatzen denak, iraganeko euskal itsas ondareari lotutako hamaika eduki interesgarri topatuko ditu. San Pedron du egoitza fisikoa Albaola elkarteak, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, eta jakina denez, «itsasoko ondare materiala eta inmateriala ikertzea, berreskuratzea eta gizarteratzea» dute helburu. Horretarako, euskal itsas teknologiari buruzko ezagutza teorikoak gauzatu eta praktikan jartzen dituzte. Webgune berriaren bidez, elkartearen jardunaren berri zabaldu nahi dute lau haizetara. Lau atal nagusi ditu webgune berriak: Ingurugiroa, formazio, giza baloreak, eta elkarlana. Izan ere, lau zutabe horien gainean eraikitzen baitu bere jarduna Albaolak, Euskal Herrian zein nazioartean, beti ere euskal itsas ondare ezagutarazteko asmoz. ‘Itsasotik Begira’ bloga Bloga ere zabaldu dute, Itsasotik Begira izenekoa. Webgunean bertan azaldu dutenez, «aldizkari birtuala da. Euskal Herriko eta munduko itsas kulturari zabaldutako leihoa, itsaso zale guztiei irekia». Albaolaren ekimenen berri zabaltzeaz gain, itsasoko albisteak, erreportajeak, eta elkarrizketak argitaratuko dituzte. Idatzi duten azken erreportajea, Andoni Etxarrik berreskuratu duen Maribeltz batelaren gainekoa da. Igandean uretarako duten , 12:00etan, Donibanen.
Portu birtual berria estreinatu du orain gutxi Albaolak amaraunean, itsasoaren maitaleek bertan aingura bota dezaten. www.albaola.org helbidean porturatzen denak, iraganeko euskal itsas ondareari lotutako hamaika eduki interesgarri topatuko ditu.
San Pedron du egoitza fisikoa Albaola elkarteak, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, eta jakina denez, «itsasoko ondare materiala eta inmateriala ikertzea, berreskuratzea eta gizarteratzea» dute helburu.
Horretarako, euskal itsas teknologiari buruzko ezagutza teorikoak gauzatu eta praktikan jartzen dituzte.
Webgune berriaren bidez, elkartearen jardunaren berri zabaldu nahi dute lau haizetara. Lau atal nagusi ditu webgune berriak: Ingurugiroa, formazio, giza baloreak, eta elkarlana.
Izan ere, lau zutabe horien gainean eraikitzen baitu bere jarduna Albaolak, Euskal Herrian zein nazioartean, beti ere euskal itsas ondare ezagutarazteko asmoz.
‘Itsasotik Begira’ bloga
Bloga ere zabaldu dute, Itsasotik Begira izenekoa. Webgunean bertan azaldu dutenez, «aldizkari birtuala da. Euskal Herriko eta munduko itsas kulturari zabaldutako leihoa, itsaso zale guztiei irekia».
Albaolaren ekimenen berri zabaltzeaz gain, itsasoko albisteak, erreportajeak, eta elkarrizketak argitaratuko dituzte. Idatzi duten azken erreportajea, Andoni Etxarrik berreskuratu duen Maribeltz batelaren gainekoa da. Igandean uretarako duten
, 12:00etan, Donibanen.