Igandean Bilbora joateko deia egin du OAAMk
Egin Dezagun Bidea ekimenak pauso berri bat iragarri du. Iganderako, 12:30etik aurrera, Bilboko Guggenheim museotik abiatuta eta Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, manifestazio nazionala deitu du. Ondoren, egun guztiko ekitaldi...
Egin Dezagun Bidea ekimenak pauso berri bat iragarri du. Iganderako, 12:30etik aurrera, Bilboko Guggenheim museotik abiatuta eta Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, manifestazio nazionala deitu du. Ondoren, egun guztiko ekitaldi berezia izango da Arenaleko kaian. OAAM Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik jakinarazi dutenez, herrian autobusa antolatu dute bertara joateko, eta ohiko lekuetan eman daiteke izena.
11:00etan irtengo da autobusa herritik eta 19:00etan abiatuko da Bilbotik.
Egin Dezagun Bidea ekimenak pauso bat gehiago emateko beharra ikusi du. Iragan den urtarrilaren 8an Bilboko kaleak bete ziren, “euskal preso politikoen eskubideen defentsan”. Mobilizazio horri lekukoa hartu zion apirilaren 8an aurkeztu zen Egin Dezagun Bidea ekimenak.
Orain, eta hurrengo hilabeteetan etorriko diren dinamiken aurrerapen gisa, etzi Bilbora joateko deia egin du OAAMk: “Egun berezia da, eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko banderolekin joateko deia egiten dugu”.
Ergoiengo kartelada
Beste dei bat ere egin du OAAMk: “Ergoiengo auzoko jaiak direla eta, bihar kartelada izango da Olaizola jatetxeko aparkalekutik abiatuta, 20:00etan”.