Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldiak antolatu ditu Basquetour-ek
Asteartean, Arditurriko Bide Berdearen inguruko jardunaldia egingo dute herrian; hilaren 14 eta 15 egunetan Mutiloan eta Oiartzunen egingo dituzte Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldien barruan. Oiartzungo jardunaldia Elorsoro kiroldegian izango da, et...
Asteartean, Arditurriko Bide Berdearen inguruko jardunaldia egingo dute herrian; hilaren 14 eta 15 egunetan Mutiloan eta Oiartzunen egingo dituzte Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldien barruan.
Oiartzungo jardunaldia Elorsoro kiroldegian izango da, eta bertan Bide Berdeen Promozioa eta Dinamizazioa izango dute hizpide. Arratsaldean, berriz, Arditurriko Bide Berdean zehar bisita teknikoa egingo dute. Egun guztian zehar, antzinako meatze-trenbideak, ondare industriala eta Bide Berdeekin erlazionatuko jarduna aztertuko dute.
Jardunaldiaren helburua, bakoitzaren esperientziak eta ezagutzak partekatzea izango da, “praktika onen transferentzia eta Bide Berde ezberdinen arteko elkarlana ahalbidetu daitezen”. Ekitaldian, zonaldeko eta Espainiako Estatu mailako Bide Berdeetako hainbat arduradun izango dira, eta bakoitzak Bide Berdeen garapen integralean duen esperientzia azalduko du.
Jardunaldia hurrengo erakunde eta pertsonei dago zuzenduta: arduradun eta politikariei eta teknikoei; dagoeneko existitzen diren edota proiektu fasean dauden Bide Berdeetako organo kudeatzaileei; ingurumen, ekoturismo, landa garapen adituei; Bide Berdeen garapenean interesatuta dauden enpresariei; herritarren erakunde eta kolektiboei, unibertsitateei edo interesa duten bestelako erakundeei.
Jardunaldiaren programa eta emango diren hitzaldiak www.viasverdes.com webgunean daude. Jardunaldiak doan dira, baina ezinbestekoa da izena ematea (webgunean).
Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldia Basquetour Turismoaren Euskal agentziak antolatu du, Espainiako Trenbideen Fundazioaren bidez (FFE), Goitur Goierriko dinamizazio eta promozio turistikorako elkartearekin eta Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren laguntzarekin batera.