Aitortza ekitaldia egin dio Udalak jatorri askotariko emakume taldeari
«Ongi etorri denon etxera, udaletxera. Gaurko ekitalditxo honekin egin duzuen esfortzua aitortu eta eskertu nahi dizuegu. Oso ausartak izan zarete pausu hau ematen». Hitz hauekin ekin zion Maider Ziganda alkateak herenegungo aitortze ekitaldiari. Pasaiako emakume etorkinak biltzen dituen taldeari harrera egin zieten udaletxean herenegun, Gizartekintza Sailak kudeatzen duen Iritsiera, harrera, kokapena eta bizikidetza programaren barruan egin duten lana eskertzeko. Esker oneko hitzen ondoren, udaletxea erakutsi zieten, eta luntxa eskaini. Baina tartean, une hunkigarri asko bizi ahal izan ziren emakumeak protagonista izan zituen ekitaldian. Azken hiru urtean, Udalaren laguntzaz eta Vega Ayllon psiko-hezitzailearen gidaritzapean biltzen aritu dira emakumeak. Eta nabaria da lotura estuak sortu dituztela. Esker oneko hitzak izan zituzten Udalarentzat, eta baita emakumeen bidelagun izan den Vega Ayllon hezitzailearentzat. «Ahul sentitzen naizenetan taldea gogoratu eta aurrera egiteko gogoa berreskuratzen dut. Eskertu nahi diegu Mariam bezalako pertsonei, eta Pasaiako Udalari, hainbeste aberastu eta eman digun taldea sortzeko aukera eman digulako», irakurri zuen taldekoen izenean Constanza Guevarak. Taldeko partaide guztiak migrazio prozesua igarotakoak dira eta horrek batzen ditu. Taldean generoaren gaian laguntzeaz gain, migrazio prozesuaren ondorengo kulturen talkari aurre egiten lagundu diete. Aurrerantzean, Berdintasun Arloan Hiru urteko bidea eginda, taldea indartuta dago. Taldeko partaideak migrazio prozesuak haiengan izan duen eraginaz jabetu dira. [...]
«Ongi etorri denon etxera, udaletxera. Gaurko ekitalditxo honekin egin duzuen esfortzua aitortu eta eskertu nahi dizuegu. Oso ausartak izan zarete pausu hau ematen». Hitz hauekin ekin zion Maider Ziganda alkateak herenegungo aitortze ekitaldiari.
Pasaiako emakume etorkinak biltzen dituen taldeari harrera egin zieten udaletxean herenegun, Gizartekintza Sailak kudeatzen duen Iritsiera, harrera, kokapena eta bizikidetza programaren barruan egin duten lana eskertzeko.
Esker oneko hitzen ondoren, udaletxea erakutsi zieten, eta luntxa eskaini. Baina tartean, une hunkigarri asko bizi ahal izan ziren emakumeak protagonista izan zituen ekitaldian.
Azken hiru urtean, Udalaren laguntzaz eta Vega Ayllon psiko-hezitzailearen gidaritzapean biltzen aritu dira emakumeak. Eta nabaria da lotura estuak sortu dituztela. Esker oneko hitzak izan zituzten Udalarentzat, eta baita emakumeen bidelagun izan den Vega Ayllon hezitzailearentzat. «Ahul sentitzen naizenetan taldea gogoratu eta aurrera egiteko gogoa berreskuratzen dut. Eskertu nahi diegu Mariam bezalako pertsonei, eta Pasaiako Udalari, hainbeste aberastu eta eman digun taldea sortzeko aukera eman digulako», irakurri zuen taldekoen izenean Constanza Guevarak.
Taldeko partaide guztiak migrazio prozesua igarotakoak dira eta horrek batzen ditu. Taldean generoaren gaian laguntzeaz gain, migrazio prozesuaren ondorengo kulturen talkari aurre egiten lagundu diete.
Aurrerantzean,
Berdintasun Arloan
Hiru urteko bidea eginda, taldea indartuta dago. Taldeko partaideak migrazio prozesuak haiengan izan duen eraginaz jabetu dira. Horregatik beste urrats bat egin eta irailetik aurrera Berdintasun Zinegotziko jardute esparruan kokatuko da emakume taldea.