Ostalaritzari begira, abian da jada ‘Gurean menua euskaraz’ kanpaina
Euskara Sailak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean prestatu dute Gurean menua euskaraz kanpaina, eta dagoeneko izena eman dezakete euren menua euskaraz eman nahi duten establezimenduek. Kanpainarekin bat eginez gero, horretarako bereziki disei...
Euskara Sailak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean prestatu dute Gurean menua euskaraz kanpaina, eta dagoeneko izena eman dezakete euren menua euskaraz eman nahi duten establezimenduek. Kanpainarekin bat eginez gero, horretarako bereziki diseinatutako paperezko mahaigainekoak jasoko dituzte doan ekainaren 22tik aurrera.
Horretarako baldintza bakarra da karta edo menua euskaratua izatea. Oraindik euskaratu gabe izanez gero Euskara Departamenduak itzulpen zerbitzua ematen du. Horretarako, Izaskun Etxebeste Euskara Normalizatzailearekin harremanetan jarri behar da hilaren 17a baino lehen 943 44 96 13 telefono zenbakira deituta edo euskaramerkataritza@errenteria.net helbidera idatzita.
Gaur aurkeztu dute kanpaina Maite Peña euskara zinegotziak eta Batzoki, Buxan, Errota, Irrintzi, Maite, Sindikato establezimenduetako ordezkariek. Zamalbide jatetxeak eta KB tabernak ere bat egin dute ekimenarekin, baina ezin izan dute joan agerraldira horko ordezkariek.
Peñak nabarmendu zuen menuak euskaraz eskaintzeak “establezimenduari kalitatea eta balio erantsia” ematen diola, eta euskararen normalizaziorako bidean denek eman behar dituztela ahalik eta urrats gehien.

