Obrak direla eta, trafikoa moztuko dute Fanderian
Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko du...
Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko dute erabat, eta baita bidegorria ere. Fanderiako pasealekua moztuta egongo da Oiartzun alderantz 21. zenbakitik aurrera. Trafikoa EuskoTreneko tunel azpitik desbideratuko dute Arraguako biribilgunera joateko.