Jaizkibel ezezagunari buruzko dokumentala bihar Amaian
Jesus Martinezen Jaizkibel, ese desconocido. Sinfonía en piedra ikus entzunezkoa emango dute bihar, ostegunean, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoa
Jesus Martinezen Jaizkibel, ese desconocido. Sinfonía en piedra ikus entzunezkoa emango dute bihar, ostegunean, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera Lopez Bezerraren kaletik). Hondarribia eta Pasaiaren arteko kostaldeko ibilbidea egiten du filmak, zati batzuk ertz-ertzetik, eta beste batzuk itsas labarretik. 19:30ean izango da, doan, eta Jesus Martinez autoreak berak aurkeztuta.
Dokumentalak itsas portuaren kontrako aldarrikapena ere izan nahi du. Horretarako, “gure etxearen ondo-ondoan dagoen Jaizkibel ezezaguna” begien aurrean jarri nahi dizkigu autoreak: mila kolore eta forma sinistezinezko harri multzoak, itsasoari begira dauden leihoak, kalak malkartsuak, belardi leunak…
Martxoan eman zuten aurrenekoz Jaizkibel, ese desconocido… eta jende andana hurbildu zen Amaiara; horietako asko kanpoan geratu ziren, sartu ezinda, aretoa azkar bete zelako. Horregatik, berriz emateko erabaki zuen Udalak, programatutako egitaraua bukatuta. Lehen emanaldian lekurik gabe geratu zirenek bihar dute aukera, esan bezala, 19:30etik aurrera Amaian.


