Arraztaloko kideek atoia behar dute kontsumo taldeari barazki kaxak emateko
Orain arte bi gaixo psikiko eta arduradun batek lan egin dute baratzetan, Oiartzungo 20 bizilagunek osatutako kontsumo taldearentzat barazki ekologikoak ekoizten. Orain 4.000 metro koadroko beste baratza bat lortu dute Arraztaloko kideek. Hala, hamar p...
Orain arte bi gaixo psikiko eta arduradun batek lan egin dute baratzetan, Oiartzungo 20 bizilagunek osatutako kontsumo taldearentzat barazki ekologikoak ekoizten. Orain 4.000 metro koadroko beste baratza bat lortu dute Arraztaloko kideek.
Hala, hamar pertsona gehiago sartu dira Kontsumo Taldean, eta beste bi gaixo psikiko daude lanean. Barazki kaxa kopurua igo denez, furgonetan ez dira sartzen, eta atoi edo erremolke bat behar dute: “Norbaitek erabiltzen ez badu, uztea eskertuko genuke”.
Bestalde, Udalarekin behin-behinean lursail batzuk uztea adostu dute (12.000 metro koadro inguru) eta bertan 200 sagarrondo inguru landatu dituzte, “Oiartzungo ohiko sistema erabiliz sagardoa ekoizteko”. Lau urte barru, Arraztalo sagardo marka edukitzea espero dute.

