Udan kirol jarduerak egiteko 6.302 plaza prestatu dituzte Udalak eta kirol elkarteek
Irunen udan kirola egin nahi duenak hori egiteko aukera asko ditu. Hala, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan ohikoa den eskaintzaz gain, Irungo kirol elkarteek bat egin dute udako kirol jarduerak osatzeko. Uda 11 egitasmoa prestatu du horretarako Irungo Udaleko Kirol Patronatuak. Hala, denera, 6.302 pertsonentzako jarduerak atondu dituzte, 2.888 Azken Portun eta 3.414 Artalekun. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute Kirol Patronatutik: hautatutako jarduera egingo den kiroldegian eman dezake izena interesdunak, edo www.irun.org/irunkirol webgunean. Bertan informazio sakonagoa lor daiteke. Uda 11ren helburu nagusia da hiriko 3-16 urte bitartekoei aukera eskaintzea udan jarduera fisikoa egiteko. Uztailean eta abuztuan Ume eta gazteentzako jarduerak uztailean nahiz abuztuan egin daitezke, eta horietako gehienak hilabetekoak diren arren, badaude habamost eguneko edo astebeteko jarduerak. «Kontua da, beti bezala, erraztasun asko ematea kirol bat egin nahi dutenei, edo uda kirol diziplinaren bat ezagutu edo lehen aldiz egiten hasteko baliatu nahi dutenei», azaldu du Belen Sierrak, patronatuko presidenteak. Udako jarduerak antolatzen lagundu duten kirol elkarteak honakoak dira: Santiagotarrak, piraguismoa eta arraunketa modalitateetan; Ramuntxo Trinkete, esku pilotan eta palan; Leka Enea, mahai tenisean; Central Surf, surfean; Real Union, Behobia, Mariño eta Dunboa, futbolean; Tenis Txingudi, tenisean, padelean eta igeriketan; Jaizubia Hipika Kluba; Irungo Errugbi Taldea; Bidasoa Atletiko Taldea, [...]
Irunen udan kirola egin nahi duenak hori egiteko aukera asko ditu. Hala, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan ohikoa den eskaintzaz gain, Irungo kirol elkarteek bat egin dute udako kirol jarduerak osatzeko. Uda 11 egitasmoa prestatu du horretarako Irungo Udaleko Kirol Patronatuak.
Hala, denera, 6.302 pertsonentzako jarduerak atondu dituzte, 2.888 Azken Portun eta 3.414 Artalekun. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute Kirol Patronatutik: hautatutako jarduera egingo den kiroldegian eman dezake izena interesdunak, edo www.irun.org/irunkirol webgunean. Bertan informazio sakonagoa lor daiteke.
Uda 11ren helburu nagusia da hiriko 3-16 urte bitartekoei aukera eskaintzea udan jarduera fisikoa egiteko.
Uztailean eta abuztuan
Ume eta gazteentzako jarduerak uztailean nahiz abuztuan egin daitezke, eta horietako gehienak hilabetekoak diren arren, badaude habamost eguneko edo astebeteko jarduerak. «Kontua da, beti bezala, erraztasun asko ematea kirol bat egin nahi dutenei, edo uda kirol diziplinaren bat ezagutu edo lehen aldiz egiten hasteko baliatu nahi dutenei», azaldu du Belen Sierrak, patronatuko presidenteak.
Udako jarduerak antolatzen lagundu duten kirol elkarteak honakoak dira: Santiagotarrak, piraguismoa eta arraunketa modalitateetan; Ramuntxo Trinkete, esku pilotan eta palan; Leka Enea, mahai tenisean; Central Surf, surfean; Real Union, Behobia, Mariño eta Dunboa, futbolean; Tenis Txingudi, tenisean, padelean eta igeriketan; Jaizubia Hipika Kluba; Irungo Errugbi Taldea; Bidasoa Atletiko Taldea, atletismoan eta CD Bidasoa, eskubaloian.