Udalaren iritziaren kontra, Aldundiaren alde egin du epaitegiak
Portuko Plan Bereziaren gaineko eskumena aitortu dio Aldundiari EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Portuko Plan Bereziaren formulazioa udalei baino Portu Agintaritzari dagokiola ebatsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Aldundiari gaiaren gaineko e...
Portuko Plan Bereziaren gaineko eskumena aitortu dio Aldundiari EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Portuko Plan Bereziaren formulazioa udalei baino Portu Agintaritzari dagokiola ebatsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Aldundiari gaiaren gaineko eskumena aitortu dio, Pasaiako Udalak eskumena aldarrikatuz aurkeztutako helegitea bertan behera utziz. Modu honetan, epaitegiak, Plan Bereziaren hasierako onarpenerako eta informazio publikorako gaitasuna aitortu dio Foru Aldundiari .
Eskumena, Planak lau udalerriei eragiten dien heinean aitortzen dio (Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo eta Donostia), eta baita udalen arteko adostasunik ez delako egiaztatu.