Euskarazko irakurketa publikoa egingo dute bihar Mediatekan
Hendaiako Herriko Etxeak eta Akelarrek Irakurraldia 2011 antolatu dute gaurko. Hala nahi dutenek, euskarazko testuak publikoki irakurtzeko aukera izango dute Mediatekan, 14:00etatik 20:00etara. Irakurle guztiek erabili behar duten gaia, ordea,honakoa i...
Hendaiako Herriko Etxeak eta Akelarrek Irakurraldia 2011 antolatu dute gaurko. Hala nahi dutenek, euskarazko testuak publikoki irakurtzeko aukera izango dute Mediatekan, 14:00etatik 20:00etara. Irakurle guztiek erabili behar duten gaia, ordea,honakoa izan behar da: Animaliak. Hala, animalien gaineko testuak irakurtzeko edozein genero erabil daitekeela azaldu dute antolatzaileek: ipuin zaharrak, olerkiak, abestiak, bertsoak…
Irakurketa publikoan parte hartzeko izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek, irakurraldia11@voila.fr posta elektronikoaren bitartez. Bertan, izena eta abizena aipatzeaz gain, zein ordutan irakurri nahi duten azaldu behar dute interesdunek: gehienez bost minutuko irakurketak onartuko dituzte.
Luzien Etxezaharreta
Iazko Irakurraldia Anuntzi Aranak hasi zuen, eta Hasier Etxeberria idazleak irakurri zuen azken testua. Aurten, 14:00etan irakurtzen hasiko dena Luzien Etxezaharreta idazle, itzultzaile eta editorea da.
Iazko Irakurraldian 7 eta 75 urte arteko 65 hendaiarrek parte hartu zuten.