Gaur, Musikaz Blain, kantu jira eta abesbatzen ikuskizuna
Pasaia Musikalen Musikaz Blai ekimena lehen asteburura iritsi da. Hala, gaur, abesteko zaletasuna dutenek egun aproposa dute Trintxerpera joateko, eguerdian kantu jira eta arratsaldean abesbatzen ikuskizuna egingo dutelako. Hala, 12:00etatik aurrea, eta lehen aldiz, Trintxerpeko kantu jira aterako da lehen aldiz Pasaiako barrutiko kaleak euskal kantuekin alaitzera. Gudarien Enparantzatik aterako da kantarien taldea. Arratsaldean, berriz, abesbatzen txanda izango da, 17:00etatik aurrera Serafin Esnaola plazan hainbat abesbatzak kontzertua emango dutelako. Honakoak dira: Karmengo Ama Ikastetxeko Abesbatza, Pasaitxo Abesbatza, San Luis Abesbatza, Ibaiertz Txiki Abesbatza, Pasai Txiki-Txikitxoak Abesbatza, Trintxerpeko zaharren egoitzako korua, KantArte Abesbatza, Ondartxo Abesbatza, Trintxerzahar Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Illunbe Abesbatza. Atzo (ostirala) Boveda Gazte Elkartearen eskutik jokoak izan zituzten haurrek (irudian), eta Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako musika eskoletako tronboi ikasleek emanaldia egin zutem. Azkenik, Zangotzako (Nafarroa) Juan Frances de Iribarren fanfareak ikuskizuna eman zuen.
Pasaia Musikalen Musikaz Blai ekimena lehen asteburura iritsi da. Hala, gaur, abesteko zaletasuna dutenek egun aproposa dute Trintxerpera joateko, eguerdian kantu jira eta arratsaldean abesbatzen ikuskizuna egingo dutelako.
Hala, 12:00etatik aurrea, eta lehen aldiz, Trintxerpeko kantu jira aterako da lehen aldiz Pasaiako barrutiko kaleak euskal kantuekin alaitzera. Gudarien Enparantzatik aterako da kantarien taldea.
Arratsaldean, berriz, abesbatzen txanda izango da, 17:00etatik aurrera Serafin Esnaola plazan hainbat abesbatzak kontzertua emango dutelako. Honakoak dira: Karmengo Ama Ikastetxeko Abesbatza, Pasaitxo Abesbatza, San Luis Abesbatza, Ibaiertz Txiki Abesbatza, Pasai Txiki-Txikitxoak Abesbatza, Trintxerpeko zaharren egoitzako korua, KantArte Abesbatza, Ondartxo Abesbatza, Trintxerzahar Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Illunbe Abesbatza.
Atzo (ostirala) Boveda Gazte Elkartearen eskutik jokoak izan zituzten haurrek (irudian), eta Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako musika eskoletako tronboi ikasleek emanaldia egin zutem. Azkenik, Zangotzako (Nafarroa) Juan Frances de Iribarren fanfareak ikuskizuna eman zuen.