Eguerdian gertatu den istripu batek are zailagoa egin du gaur Irunen gidatzea
13:30ean bi kotxek eta furgoneta batek talka egin dute Jaizubian, Urdanibia auzuneko sarbidearen parean, eta kotxe ilarak ia Gaintxurizketa gaineraino luzatu dira. Horrek are konplikatuagoa egin du goizetik oso trabatuta egon den trafikoa. Eguzkia irte...
13:30ean bi kotxek eta furgoneta batek talka egin dute Jaizubian, Urdanibia auzuneko sarbidearen parean, eta kotxe ilarak ia Gaintxurizketa gaineraino luzatu dira. Horrek are konplikatuagoa egin du goizetik oso trabatuta egon den trafikoa.
Eguzkia irten denetik oso zaila izan da gaur ibilgailuz irungo leku batetik bestera joatea.
Gipuzkoatik Hendaiako eta Hondarribiko hondartzetara masiboki hurbiltzen hasi diren kotxeek erabat gelditu dute Irun inguratzen duen barianteko jarioa. Laster horrek eragina izan du hiri erdialdean, eta hainbat auzoetan pazientzia handia behar izan dute gaur gidariek: Behobian, Dunboan, Santiagon, Anaka-San Migelen… Gaur, gainera, ekitaldi pila bat iragarrita zeuden Bidasoko hiru herri nagusietan, eta askok ibilgailu pribatua aukeratu dute hauetara joateko. Espainiako poliziaren permanentziak ere ez du gehiegi lagundu.