EAJk bakarrik aginduko du Hondarribian
Hondarribiko EAJk gainontzeko alderdiei jakinarazi die Udal Gobernua bakarrik eratzeko erabakia hartu duela. Hartara, ez dirudi gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariak ados jarriko direla Aitor Kerejetaren balizko ordezkoa hitzartzeko, beraz, Ker...
Hondarribiko EAJk gainontzeko alderdiei jakinarazi die Udal Gobernua bakarrik eratzeko erabakia hartu duela. Hartara, ez dirudi gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariak ados jarriko direla Aitor Kerejetaren balizko ordezkoa hitzartzeko, beraz, Kerejeta bera izango da Hondarribiko alkatea beste lau urtez. Aldi berean, legegintzaldia Gobernu Taldean bakarrik hasiko duten arren, EAJk ez du baztertu hainbat gairen gaineko akordio zehatzak hartzea gainontzeko alderdiekin.
Izan ere, EAJk gainontzeko alderdi politikoekin erronda egin du azken egunetan. Aitor Kerejeta zerrendaburuaren alderdiak jakinarazi du erronda horretan alderdiekin izandako giroa “adeitsua” izan dela, eta hainbat egitasmoaren gaineko iritziak elkartrukatu dituztela, hala nola etxebizitza gaiak, Zubietan Miramon parkea handitzea, Plan Orokorra… “Egitasmo horiek legegintzaldiko mugarri izango dira”, esan dute EAJko kideek. Hala, beste alderdiekin harremanetan jarraitzeko asmoa berretsi du EAJk: “Negoziatzeko eta akordioetara iristeko borondatea agertu dute alderdi guztiek, eta hori baikorra da”.
Gainera,