41 milioi euroko zorra du Irungo Udalak
Espainiako Ekonomia Ministerioak udalen eta aldundien zor finantzario biziaren datuak eman ditu, 2010 urtearen bukaerakoak. Hala, Oarsoaldeko eta Bidasoko udalen artean zorrik handiena duen udala Irungoa da, 41 milioi eurorekin. Bigarren tokian Errenteria-Orereta dago, 18,7 milioirekin, eta Oiartzun (7,7 milioi), Lezo (5,2 milioi) eta Pasaia (4,2 milioi) dira hurrengoak. Hondarribiko Udalak ez du zorrik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, 285,5 milioiko zorra dauka. Bizkaikoak 950 milioi zor ditu, eta Arabakoak, 339.