Espainiako Trainerilla Txapelketan izango dira San Juango neskak
Asteburu honetan Espainiako Trainerilla Txapelketa izango da jokoan, Vilaxoanen (Galizia). Eskualdetik talde bakarra izango da lehian: San Juango neskak. Guztira sei talde arituko dira Euskal Herritik: Gazte Mailan, Zumaia, Mundaka eta Arkoteko mutilak...
Asteburu honetan Espainiako Trainerilla Txapelketa izango da jokoan, Vilaxoanen (Galizia). Eskualdetik talde bakarra izango da lehian: San Juango neskak. Guztira sei talde arituko dira Euskal Herritik: Gazte Mailan, Zumaia, Mundaka eta Arkoteko mutilak; nesketan, San Juan eta Getaria; eta Senior Mailan, Kaikuko mutilak.
Bihar sailkapen estropada izango da, 17:00etan. Etzi, berriz, 11:00etan jokatuko dute estropada.