“Borondate politikoa” eskatu diote Gobernu Taldeari Berdintasun Kontseilutik
Berdintasun Kontseilukoak pasa den maiatzaren 4ko Emakumeak udalerriko politikagintzan mahai inguruan ateratako ideia eta proposamenen berri eman du, eta horiek aurrera ateratzeko “borondate politikoa” eskatu dio Udal Gobernu Taldeari. Ekim...
Berdintasun Kontseilukoak pasa den maiatzaren 4ko Emakumeak udalerriko politikagintzan mahai inguruan ateratako ideia eta proposamenen berri eman du, eta horiek aurrera ateratzeko “borondate politikoa” eskatu dio Udal Gobernu Taldeari.
Ekimen horretan herriko indar politiko nagusi guztiek parte hartu zuten, eta balorazio positiboa egin dute herritarren aldetik ere asistentzia eta parte hartza onak izan zirelako. Gaia bera mahai gainean jarri zelako ere “pozik” azaldu dira Berdintasun Kontseiluko kideak, horren ohikoa ez dela kontuan izanda.
Mahai inguru horretan udalak berdintasun arloan emandako pausoak aipatu zituzten, eta “bide garrantzitsua” izan dela adierazi dute, Udaleko I. Berdintasun Plana onartzea eta Berdintasun Kontseilua bera eratzea.
Hala ere, eztabaidan zehar sortutako ideiak eta proposamenak aurrera eramateko beharra ikusten dute. Hala nola, erabaki organoak osatzerakoak konpromisoak hartzea, Berdintasunerako Batzorde Politikoa sortzea, berdintasun eremuko udal ordenantza landu eta martxan jartzea, aurrekontuetan genero eragina kontuan izatea, bizitza pertsonala eta familia hobeto uztatzeko neurriak hartzea eta Emakumeen Etxea eratzea.
Hori guztia lortzeko “lana, sormena eta borondate politikoa” behar direla iritzi diote Berdintasun Kontseilutik, eta eurak laguntzeko prest azaldu dira.