A traineruak bihar hasiko du denboraldia
Bihar larunbata arratsaldeko 17:00etan Mutrikuko Ikurriña jokatuko dute, eta denboraldi honetako lehen traineru estropada izango da. Ama Guadalupekoako A traineruak parte hartuko du eta guztira 17 traineru izango dira. Lehenengo 8 traineruek erlojuko...
Bihar larunbata arratsaldeko 17:00etan Mutrikuko Ikurriña jokatuko dute, eta denboraldi honetako lehen traineru estropada izango da. Ama Guadalupekoako A traineruak parte hartuko du eta guztira 17 traineru izango dira.
Lehenengo 8 traineruek erlojukontrako binaka estropada egingo dute eta bukatutakoan, hiruko hiru txanda izango dira. Hondarribia azken bigarren tandan Orio eta San Pedrorekin lehiatuko da, eta ohorezko txandan Kaiku, San Juan eta Urdaibai arituko dira.
Lehen traineru estropada izanik, talde bakoitzaren hasierako maila fisikoa ikusi ahalko da. Bigarren ontzia, hurrengo larunbatean, ekainak 11, Lekeition estreinatuko da.