Tronboi taldeen emanaldia, ostiralean, Gudarien Enparantzan
Martxan dira Trintxerpen Musikaz Blai jardunaldiak, eta horien barruan, bihar, bada zerrekin gozatu. 18:00etatik aurrera, Boveda Aisialdi Taldeak haurrentzako jolasak antolatuko ditu. Horiek bukatuta, 19:00etatik aurrera, Donostia, Errenteria eta Pasai...
Martxan dira Trintxerpen Musikaz Blai jardunaldiak, eta horien barruan, bihar, bada zerrekin gozatu. 18:00etatik aurrera, Boveda Aisialdi Taldeak haurrentzako jolasak antolatuko ditu. Horiek bukatuta, 19:00etatik aurrera, Donostia, Errenteria eta Pasaia musika eskoletako tronboi taldeen kontzertua izango da. Juan Frances Iribarren eskolako fanfarreak eta abesbatzek hartuko dute gero lekukoa, 20:30etik aurrera. Kontzertua bitartean txosna zabalduko dute, eta saltxitxak eta garagardoa herri prezioetan salduko dutela iragarri dute.

