Puntetarako bidea garbituko dute San Pedron
Torretik hasi eta Puntetarako bidea garbituko dute etzi herritarrek auzolanean. “Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura...
Torretik hasi eta Puntetarako bidea garbituko dute etzi herritarrek auzolanean. “Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura hartu dugu. Aldarrikapen kutsua ere izango du festak!, adierazi dute.
Horrela, lehen orduan garbiketa egingo dute, gero bazkaria eta ondoren festa izango dute.

