Naia Leonet bigarren izan da Euskadiko Txapelketan
Haur Mailako Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Gasteizen. Allerru txirrindulari taldeko ordezkaririk ez zen falta izan bertan, eta emaitza ona lortu zuten. Naia Leonetek azpitxapeldun izatea lortu zuen. Txirrindul...
Haur Mailako Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Gasteizen. Allerru txirrindulari taldeko ordezkaririk ez zen falta izan bertan, eta emaitza ona lortu zuten. Naia Leonetek azpitxapeldun izatea lortu zuen.
Txirrindularien gymkana proban laugarren postuan geratu zen lezoarra. Azkarrena izan zen ibilbidea egiten (minutu eta 43 segundutan egin zuen ibilbidea), baina 12 puntuko penalizazioa jaso zuen Leonetek. Maria Ibañez izan zen proba horren irabazlea.
Errepide proban ere azkarrena izan zen Leonet. Hamalau minutu eta 24 segundu behar izan zituen Gasteizko hiri zirkuitua egiteko. Ihes eginda zegoen txirrindulari bat harrapatu eta pasa egin zuen Allerrukoak. Hamar segunduko aldea atera zion bigarrenari.
Hala ere, bigarren izan sailkapen orokorrean. Bost puntu lortu zituen (bi proben arteko postuak batuta), eta Ibañezek lau, hirugarren izan baitzen errepideko proban.
Mutilen proba
Mutiletan, berriz, taldeko lau txirrindularik hartu zuten parte. Endika Mendizabalek ez zuen hutsik egin gymkana-n. Errepidekoan 15. postuan geratu zen Mendizabal (sprintean erabaki zen proba).
Proba horretan Ander Bello 23. izan zen, Julen Mundin 39. eta Gotzon Oiartzabal 54. Txirrindulari horiek, gainera, huts gutxi egin zituzten gymkana-n.

